Buscar
Bizkaia

Jaio berriak diren enpresek laguntza jaso dute

Gaztedi Busturialdeak egitasmoak 21.000 euro banatu ditu, eskualdeko zortzi gaztek sortutako enpresen artean
Dirulaguntza jaso duen enpresetako bat.
Dirulaguntza jaso duen enpresetako bat.

Eskualdeko udalerriak –Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta– batzen dituen Gaztedi Busturialdea proiektuak inguruan erroldatutako “gazteek enpresak sortu eta hauek sendo-tzeko” dirulaguntzak banatu berri ditu. Azaldutakoaren arabera, “guztira 18 izan dira lagun-tzen lehen deialdira aurkeztutako Busturialdeko enpresak eta horietatik zortzik lortu dituzte diru laguntzak”- Orotara 21.080 euro banatu dituzte.

Bermeoko Taho Rental, Mundakako Flow Mundaka, eta Gernika-Lumoko bost negozio berrik jaso dute eskualdeko erakundeak emandako dirulaguntza: Geroa Zentroa, La Fierbinti, Urdaifit, Eroski Taberna, Amäika eta Caos Estudio izan dira, zehazki. “Planaren zuzkidura ekonomikoa 21.080 eurokoa da, eta onuradunak 35 urtetik beherako gazteak” izan dira, iazkoan “enpresa bat sortu zutenak eta Gaztedi Busturialdea proiektuaren parte diren udalerrietan erroldatuta daudenak”. Laguntza bakoitzarne zenbatekoa 2.500 eurokoa da. “Dirulaguntza hauek enpresak sor-tzeko eta sendotzeko beste laguntza batzuekin bateragarriak direla”, gaineratu dute dirulaguntzak eskaintzen dituzten erakundetik.

Gazteen artean ekintzailetasuna bultzatzeko ekimen ezberdinak bideratzen ditu Gaztedi Busturialdeak –honen adibide da enpresa ideien lehiaketa–, baita jaio berriek diren enpresak sendotzeko aurten lehenengoz egin dute laguntza deialdia edota laneratzea ahalbidetzeko ekintzak ere.

2022-11-07T10:18:04+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo