Bizkaia

Jan Alai pintxo lehiaketako sariak banatu ditu Amorebietak

Jan Alai pintxo lehiaketako sariak banatu ditu Amorebietak.

Ezagutzera eman ditu Amorebieta Etxanoko Udalak Jan Alai pintxo lehiaketako saridunak. Guztira hamasei establezimenduk hartu dute parte bederatzigarren edizio honetan.

Estibalitz Martiartu, Enplegu eta Sustapen zinegotzia, pozik agertu zen atzo, sari banaketan, aurten ere lehiaketak izan duen erantzunarekin: “ostalaritza establezimenduek lan gogorra egin dute, pintxo berritzaileak eta kalitatezkoak eskaintzeko; eta zornotzarren erantzuna ere bikaina izan da beste urte batez, pintxoak probatuz eta epaia emanez. Eskerrik asko guztioi Amorebieta-Etxano udalerri bizia egiteagatik”. Martiartuk azaldu zuenez, “horren adierazle da, edizio honetan hirukoiztu egin dela txartelak bete dituzten pertsonen kopurua, 500 euroen, Dendariaken 25 hozkailu-motxilen eta Iraunkorren 3 saskien zozketan parte hartu ahal izateko: 2019an 104 txartel entregatu ziren 2022an 337 txartel entregatu dira”.

Lau eguneko lehiaketaren ondoren, atzo arratsaldean parte hartu zuten establezimenduak Zelaietan elkartu ziren, sari banaketan:

Pintxo berritzailearenari saria – 1.000 euro, txapela eta garaikurra

  • El cojo jatetxeko ‘Txan-txan’

Pintxo herrikoienari saria - 1.000 euro, txapela eta garaikurra

  • Singing Munch tabernako ‘Singing Pork’

Zerbitzari onenari saria – 250 euro

  • Cafe Bereziko Kontxi Iruarrizaga

Top Ten:

  • Singing 269
  • Berezi 229
  • Batzoki 227
  • Xiberu 175
  • Hogan's 160
  • Oasis 132
  • Vintage 122
  • Venecia 100
  • El Cojo 99
  • Autzagane 86

Era berean, Dendariak eta Iraunkor Jai Alai lehiaketaren sustatzaileek ere euren sariak eman zituzten; Dendariak elkarteak 25 hozkailu-musika zozkatu zituen eta Iraunkorrek hiru saski tokiko produktuekin.

11/10/2022