Gipuzkoa

Janire Mitxelena izango da Oiartzungo EAJko alkategaia

Bozeramaile jeltzalearen erronka herri integratzailea, parte-hartzailea eta bizi-kalitate altukoa lortzea da
Janire Mitxelena, EAJ/PNVko alkategaia. | ARGAZKIA: N.G.

Janire Mitxelena Lekuonaren proposamena onartu du Oiartzungo EAJ/PNVren udal batzarrak Oiartzungo alkategai izateko. Mitxelenak ”emozioz eta gogoz” helduko dio erronkari.

Aditzera eman dutenez, Mitxelenak “ondo baino hobeto ezagutzen du Udalaren funtzionamendua, lau urte hauetan liberatua eta udal taldearen bozeramailea izan baita”.

“Talde anitza, sendoa eta konprometitua osatu dugu, adin eta esparru profesional desberdinetako gizon eta emakume oiartzuarrez osatua. Bizi garen gizartea ezagu-tzen dugu, jendearen arazoak, kezkak eta gora-beherak ondo baino hobeto ezagutzen ditugu”, ziurtatu du alkategaiak.

Horregatik, programa jeltzalea “sendoa” eta “Udal batek eguneroko ingurunea, espazioa eta zerbitzuak hobetu ahal izateko, oiartzuarren bizi-kalitatea eta baldintzak hobe-tzeko” balioko duela adierazi du.

“Politika egiteko modu berri bat garatuko dugu, askoz integratzaileagoa eta parte-hartzaileagoa, erakundeetatik herritarrengana, eta alderantziz. Eta, batez ere, oso gogor lan egingo dugu etorkizunean plantea-tzen zaizkigun erronkei aurre egiteko”, baieztatu du.

13/03/2023