Buscar
Actualidad

Jaso Ikastola, eko-iraultzarako bidean

Ikasturte honetan bizibusa, ikastolara bizikletaz joateko egitasmoa, martxan jarriko dugu lehenengo aldiz
Baratza ekologikoa berritu dugu eta lehen haziak ereiten hasteko irrikitan gaude.
Baratza ekologikoa berritu dugu eta lehen haziak ereiten hasteko irrikitan gaude.

Negu gorria jasaten ari garen honetan, udaberriko lehen beroak urrun samar ikusten ditugu. Hala ere, Jaso Ikastolan lurra esnarazten hasiak gara udan uzta ederra jaso ahal izateko. Izan ere, gure baratza ekologikoa berritua dugu eta lehen haziak ereiten hasteko irrikitan gaude. Marrubiak eta bioletak prest ditugu; baina, orain, txukun-txukun prestatu ditugun gainontzeko bankaletan zer erein denon artean adostu beharko dugu. Ez pentsa lan erraza izanen denik, hemen denok nahi dugu baratzean parte hartu; baina, lasai egon, ados jarriko gara eta, ekaina aldera, ikastolara gerturatzen den orok gure baratzeko barazkietaz gozatzeko aukera izanen du.

Esna dezagun lurra eta, horrekin batera, esna gaitezen gu gure Lur planetaren txikizioarekin amai-tzeko. Ikastola ekologikoa izan nahi dugu eta bide luzea dugu aurretik. Hori dela eta, egitasmo itxaropen-tsua abian jarri dugu, denok batera jorratu beharrekoa, gure bizi-tzeko eta pentsatzeko erak aldatuko dituena. Hori da, hain zuzen ere, Hezkuntzaren helburu nagusia: gure ingurua hobetzea eta eralda-tzea, eta sinetsita gaude ikastola izan behar dela eraldaketa horren oinarri. Zentzu horretan, asko dira buruan ditugun asmoak: ikastolan kontsumitzen dugun energia elektrikoa ahalik eta berdeen izatea da horietako bat. Bada, gaur egun ikastolako idazkaritzan ikusgai dugun monitorean, goizeko ordu askotan, ikastolan kontsumi-tzen dugun energiaren %100 eguzkiaren bitartez sortzen dugula ikustea gauza handia da. Ez hori bakarrik, konpostaje-sistemaren bitartez gure hondakinak gutxitu eta, era berean, gure hondakinekin ongarria sortzen dugula ikustea magia dirudi.

Eta gure elikadura-ohiturekin, zer? Ikastolako sukaldean egunero prestatzen den menua ahalik eta animalia-proteina gutxien eta landare-proteina gehien izateko pentsatuta dago. Ez bakarrik gure-tzat osasuntsuagoa delako, baizik eta animalia-proteina oinarri duen elikadura ez delako jasangarria; gure planetak ezin du jasan gaur egun ekoizten den haragi kantitatea, ezta gure itsasoetan ematen ari den arrantza intentsiboa. Beraz, jaten ditugun barazki, zereal, haragi, arraina eta abarren oreka bilatu nahi dugu gure ikastolako menuen bitartez.

Baina orain, gure bizimodua alda-tzeko bidea egiten jarraitzeko, beste urrats bat ematera goaz: ikastolako Bizibusa. Gauza jakina da Herberehetan eta Belgikan bizikletaren erabilera oso zabalduta dagoela; eta, diotenez, bigarren herrialde honetan sortu zen, hain zuzen ere, lehenengo Bizibusa. Lehenengo esperientzia hura 1998 urtean izan omen zen eta, orain, 24 urte geroago, gero eta ugariagoak dira gure inguruko herri zein hiriburuetan izaten ari diren esperientziak. Bartzelonan, esate baterako, Bizibusa esperien-tziak izaten ari dira hainbat auzoetako neska-mutilek beraien eskoletara joateko. Eta, noski, burura etor-tzen zaigun galdera hauxe da: Bar-tzelona bezalako hiri erraldoi batean edo Belgika bezalako herrialde euri-tsu batean posible bada, nola ez da ba Iruñean posible izanen? Gure esperientzaren bitartez, galdera horri erantzutera goaz. Baina zer da Bizibusa eta nola funtzionatzen du? Ideia sinplea da: ikastolara etortzeko bidea autobusean beharrean, bizikletaz egitea. Horretarako, ibilbidean zehar, Bizibus geltokiak egonen lirateke ikastolara bizikletaz etorri nahi duten horiek Bizibusa tropelarekin batera etorri ahal izateko. Gainera, zorionez, ikastola inguruan gero eta bidegorri gehiago ditugu eta horietako bat ikastolako atariraino eramaten gaitu. Beraz, ez dago ai-tzakiarik: Bizibusa antolatzera goaz! Horretarako, ikastolako familia eta langileen parte-hartzea beharko da Bizibusaren ibilbidean zehar arduradunak beharko direlako. Ikasturte honetan lehenengo esperientzia pilotoa egitea gustatuko litzaiguke, motza eta laua izanen den ibilbide batekin; eta, ongi ateratzen bada, hurrengo ikasturtean, Jaso Ikastolako Bizibusa martxan izanen dugu. Momentuz, linea batekin, baina polita litzateke geroago linea gehiago izatea, ezta?

Jaso Ikastolako eko-iraultza abian da, hurrengo batean buruan daukagun beste egitasmo bat aurkeztuko dizuegu: Basaterpea. Zer izanen da hori? Kontatuko dizuegu!

2023-02-03T06:51:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo