Vida y estilo

Jon Gomez Garai

Jon Gomez Garai, komunikatzaile bizkaitarra da. / NTM

Jon Gomez Garai (Galdakao, Bizkaia, 1990) hamaika saltsatan sartuta dabilen komunikatzaile bizkaitarra da. “Komunikatzaile” diogu, hainbeste jardunen artean, zaila delako bera komunikazioaren eta musikaren alorrean zeregin zehatz batean kokatzea.

Gaztetxotatik dabil zuzeneko ekitaldietako aurkezle -ohikoa da bera EITBren zein bestelako euskal erakunderen ikuskizunak aurkezten ikustea-, Eguzkibegi Ikastolako ibilbidea 16 urterekin amai-tzen ari zela ofizialki mikrofono bat hartu zuen lehenbiziko aldi hartatik.

Adin berarekin, gainera, 2006an OXABI taldea sortu zuen beste lau galdakoztarrekin batera. Gaur egun sano hasi da taldea, bai taldekide kopuruari zein formatu musikalari dagokionez, eta Euskal Herriko plaza guztietatik aritzen dira urtean dozenaka kontzertu eskainiz. Bizkaiko erromeria talderik ezagunenetakoa da OXABI, eta bertan dabil Jon abeslari.

Gaur egun, aurreko bi zereginei beste batzuk ere gehitu dizkio Garaik. ETB-1eko Biba Zuek saioko kolaboratzaile ezaguna da eta ohikoa da bera pilota profesionaleko finaletan ‘speaker’ lanak egiten ikustea, besteak beste.

Hori gutxi ez eta, 2016an, Galdakaoko eta Usansoloko zenbait euskaltzalerekin batera BINKE tokiko komunikabidea sortu zuen eta hori zuzentzeko ardura du Garaik bere sorkuntzatik. Gainera, kultur eragile ere ibiltzen da tarteka, zenbait ekitaldi eta jaialdi antolatzen. Aspertzen ez den horietarikoa da Jon Gomez Garai!

Musika talderen bat: Une lasaietarako Idoia, Benito Lertxundi, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Izaro, Xiberotarrak, Gorka Urbizu… une alaietarako Gozategi, Janus Lester, ETS, Süne, Neomak, Zetak, Gatibu, Berri Txarrak…

Jaialdiren bat: Nafarroaren Eguna, EHZ, Jai Alai Jaia edo Zeid Fest, adibidez.

Liburu bat: David Jiménezen El Director irakurtzen nabil.

Idazle bat: Danele Sarriugarte

Antzezlan bat: Kutxidazu bidea, Ixabel, Sexberdinak, Erregea eta bufoia edo Erlauntza antzezlanak asko gogoratzen ditut.

Kultur espazio bat: Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxea, bertan hazi naizelako musikari zein aurkezle. Gehien zapaldu dudan oholtza da.

29/11/2024