Bizkaia

‘Kabaret Truá’, Beikoziniren ikuskizun berria

“Umorea, musika, erotismoa eta gaurkotasuneko gaiak” uztartzen dituen kabaret saio berria antolatu dute
Antzezlanean parte hartzen duten aktoreak. | ARGAZKIA: BEIKOZINI

Ondarroan kokatutako Bekiozinik beste behin taularatuko du “umorea, musika, erotismoa eta gaurkotasuneko gaiak tartekatuko” dituen kabaret saioa. Kabaret Truá izenburupeko ikuskizunean, aldez aurretik antolatutako beste ikusizunen zifrak “errepikatzearen edo gainditzearen alde egin du apostu”. Aurreko emanaldiekin “4.000 ikuslera heldu ginen”, diotenez. “Kabaret fresko eta ironikoa” izango da, ordu biko iraupenekoa, “politikoki okerra, erotismo dosi justuarekin, eta hori guztia umore oparoz ureztatua”.

“Harro” agertu dira ikuszinaren antolatzaileak “kalitate handiko ikuskizun bat egiteaz,“Ondarroan eta hemengo publikoarentzat egindako ekoizpen batekin”. Udalerriko artisten “mix bat aurkituko dugu, bertoko eta nazioarteko proiekzioa duten beste artista batzuekin bat datorrena”. Bada, besteak beste Ortzi Acosta (Cirque Du Soleil), Lady Pituka eta Tavi Gallart, eta Ondarroan aurkezpenik behar ez duten, Fede Badiola, Ana Elordi, Nahia Iparragirre, Nerea Ansola, Naia Mandia, Igor Baroja eta Enetz Ximeno izango dira taulagainean. “Beraien atzean talde tekniko handi batek egiten du posible ikuskizunaren garapen osoa”, nabarmendu dutenaren arabera. Hauen artean azpimarratzekoa da Ines Uriarteren zuzendaritza eta koreografia lana, Paco Hernando ren zuzendaritza, Nahia Arrasateren koreografia edota Iñigo Zabalaren giodilaritza.

Kabaret Truá ikuskizuna abenduaren 9an, 10ean eta 11n taularatuko da, baita urtarrilak 6 ,7 eta 8an ere.

Etiquetas
01/12/2022