Zarautz – Biotopoaren zaintza Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea departamentuari dagokio. Egin behar dituzten lanen artean, landare espezie inbaditzaileak kentzea dago, horien hazkundeak beste landareen garapena oztopoa ez dezaten eta bertako biodibertsitateari kalterik ez egiteko.
Aldundiak Iñurritza biotopoan zeuden kainaberak moztu zituen eta, orain, Arkamurkako kideek proposatu dute kainabera horiek pilatzea auzolanean eta Udalak erretiratzea.
Aukera “paregabea” iruditzen zaie Arkamurkakoei elkarlanean herritarrekin lanketa hau egiteko. Aldi berean, sentsibilizazioa bultzatu nahi dute “herritarrek ulertzeko inbadi-tzaileek inbaditzaileek biodibertsitateari eragiten dioten kaltea”, azaldu dute Arkamurka Natur Taldeko kideek.
Beste alde batetik, Gloria Vazquezek (PSE-EE), Ingurumen zinegotzia, adierazi duenez, “natura zaintzeko beharrezkoa da ekosistema bakoitzean garatu behar diren espezie desberdinak babestea”. Inbaditzaileek, espazio osoa betetzeko gaitasuna dute eta bertako espezieak nahastea, dibertsitatea kontserbatzea eta horretarako beharrezkoak diren baldintzak mantentzea. “Guztion artean elkarlanean lor dezakegu oreka ekologiko hori mantentzea”, esan du Vazquezek.
Hori dela eta, Arkamurkak eta Udaleko Ingurumen arloak kainabera hauek jasotzen laguntzeko deialdia egin diete herritarrei. Moztutako landareak ateratzen lagundu nahi duen orok, gaur, goizeko 9.00etan gasolindegi parean dagoen Zubiaurre Berri (Kaskatxuri) baserrian ondora joan beharko du. Moztutako kainaberak biotopoko kanpo aldeak pilatuko dituzte, Txukun Lorazaintzak jaso eta boluntario moduan eramateko. l