Bizkaia

Kalteak jasan ditu Bermeoko Herri Babesak

Kamioietako batean egindako pintadak.

Edozein ezbehar aurre egiteko prest izaten dira, eguneko 24 orduetan eta udalerriko edozein txokotan, bai erdigunean eta baita landaguneko edozein txokotan. Suteak, istripuak, elurteak. euri zaparradak edota edozein motatako ekintzerako segurtasun kontrolak... denetariko ezbeharretan laguntza emateko prest dira Bermeoko Herri Babesekoak. Baina boluntarioen elkartearen kamioian egiten diren erasoetara ez daude ohituta. "Batere ohituta", diotenez. Eta asteburu honetan bi gertakari izan dituzte, "kalte handiak baino mingarriak direnak".

Sare sozialetan zabaldu duten moduan, ostiral gauen eta larunbat gauen bi gertakari pairatu dituzte Herri Babesekoek, euren egoitza den Atalde kalean. Lehengoan, "suhiltzaileen kamioetako batera sartu eta kalteak sortu ditu norbaitek", ziotenez. "Disgusto batekin esnatu gara", zioten larunbat goizean. Jon Ojanguren taldearen arduradunak aipatutakoaren arabera, "suteetara ersabiltzen ditugun bi kasko lapurtu zituzten, eta zenbait kalte eragin". "Kamioia berri martxan jartzeko zailtasunak izan genituen", gaineratu du. Materialea berreskuratu izan ahal dute, Udaltzaingoak egindako lanaren ostean. Baina "kontutan izan behar da boluntario talde bat garela, baliabideak lortzeko zailtasunak dituena. Holako ekintza batek mesede gutxi eta kalte asko dakar, herritarrei eman behar diogun zerbitzuan eragina duelako". Ziotenez, "gu gurera arituko gara", Bermeon gertatzen diren larrialdiei aurre egiten.

Pintaketak

Ostiral gauekoak pasata, "kamoia bereskuratu eta beste behin lanean jarri ginen", dio Ojangurenek. "Kamioietako batean apurketekin aurkitu baginen ere, arazori aurre egin genien. Arriskua bazen kamioia suntsituta geratzeko, baina azkenean ez zer gauza handirik gertatu". Baina ezbehar bakarrarekin ez, birekin topatu dira Herri Babesekoak. Igandean pintaketekin topatu ziren, Atalden aparkatuta dituzten bi kamioietan.

"Egunero gaude gure baliabideak zaintzen eta mantentzen modu boluntarioan herriko larrialdietan duintasun hoberenarekin erantzuteko", zioen boluntario taldeak idatzitako erantzunak. "Urte honetan hainbat aldiz jasan ditugu pintaketak, eta, holako ekintzek mesederik ez egiteaz gain boluntarioen egunerokotasuneko konpromezuan eragiten digu, izan ere, bestelako ardurak utzi behar ditugulako alde batera Herri Babesaren baliabideak bere onera itzultzeko", Hala ere, argi eta garbi esan dute "Bermeorekin konprometituak" euren zereginean jarraituko dutela.

24/11/2021