Buscar
Cultura

Katixa Agirre: “Zinemaldiak ez zuen historia akademiko bat nahi eta fikzio bat sortzeko askatasuna eman zidan”

Zinemaldiaren 70. urteurrenaren harira, Katixa Agirrek fikzio berri bat sortu du, jaialditik pasa diren izar nagusien mamuak festa batera gonbidatuz.
Azaroaren amaieran, Katixa Agirrek 'Zinema festa bat da' enkargua aurkeztuko du Donostian
Azaroaren amaieran, Katixa Agirrek 'Zinema festa bat da' enkargua aurkeztuko du Donostian

Katixa Agirre azaroaren 23an Tabakalerako zinema aretoan izango da ‘Zinema festa bat da’ liburua aurkezteko, Literaktum jaialdiaren programaren barruan. Berarekin solasean, Zinemaldiko Komunikazio zuzendari Ruth Pérez de Anucita arituko da.

Zinemaldiaren enkargu bat da, ezta?

70. urteurrena dela eta, hainbat liburu atera ditu Zinemaldiak Nosferatu bildumaren baitan eta hau izango da azkena. 70 urte horien inguruko zerbait kontatzeko eskatu zidaten, baina ez zuten historia akademiko bat nahi. Askatasun osoa eman zidaten eta fikziozko istorio bat asmatu dut: bertan, hilda dauden Donostia Saridun guztiak Miramar jauregian elkartuko dira festa bat ospatzeko. Mamuen festa da eta bakoitza Zinemaldiko bere oroitzapenekin joango da festara, beraien arteko hika-mikekin, eta abar. Gregory Peck, Anthony Perkins eta horiek guztiak gonbidatu ditut festara zinema ospatzeko helburuarekin.

Mamuen festa bat da, ez ordea beldurrezko fikzio bat, ezta?

Ez, umorezkoa dela esango nuke.

Zinemaz ari garenez, zer moduz ‘Amek ez dute’ liburuaren moldaketarekin?

Prozesuan dago, baina zineman dena oso astiro joan ohi da. Proiektua martxan dago eta errodajea datorren urtean egitea da asmoa. Mar Coll kataluniarra izango da zuzendaria. Nik dakidala, dena ondo doa. Pazientzia eskatzen didate (barreak).

Etiquetas
2022-11-14T10:56:04+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo