Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan euskara, feminismoa eta LGTBIQ+ borroka ardatz izango dituen topaketa egingo da gaur, martxoak 12, Arrakala! izenburupean.
Topaketaren protagonistak
Gai hauei forma emateko ardura Kattalin Miner hernaniarrak eta Aner Peritz zarauztarrak izango dute.
Kattalin MIner (Hernani, 1988) kazetari, idazle eta aktibista feminista da, eta Aner Peritz (Zarautz, 2002) bertsolaria.
Arratsaldeko saiorako aukeratutako formato solasaldiarena izango da, berbetan aritzen diren bitartean sortuko diren gaiei buruz dituzten ikuspuntuak kontrajartzeko balioko diena.
Antolatzaileak
Topaketa Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra, Elgoibar LGTBIK+ eta Narrutsik elkarteek antolatu dute, eta euskaraz egingo da, 18.00etan hasita.
Amaieran lunch txiki bat egongo da, eta solasaldian zehar sortu diren gaiei buruz hitz egiten jarraitzeko aukera egongo da.