Araba

Kerik gabe Santa Barbarako plazan, kanpaina berria

Gizartea
Lerro hauekin batera agertzen den irudian, Santa Barbara plazako artxiboko irudi bat. Argazkia: Alex Larretxi

Minbiziaren aurkako Arabako Elkarteak aurrera jarrai-tzen du minbizia sor dezaketen ekintzen aurka. Horregatik, oraingoan sinadurak biltzeko kanpaina berri bati ekin dio, eremu publiko batean (Santa Barbara plazan, zehazki) erre ez dadin.

Hala, Minbiziaren Aurka elkarteak estatu mailako kanpaina bat abiarazi du, "aire zabaleko espazio enblematikoak tabakoaren ketik askatzea helburu. Gasteizeko kasuan, Santa Barbara plazako ekoizleen azokan ez erretzeko sinadurak bilduko dira", azaldu zuten. Sinadurak biltzeko kanpaina aste honetan bertan hasi da eta uda bukaerara arte lagundu ahal izango da. Uda bukatutakoan, sinadurak Udaletxean aurkeztuko dira, Tabakoaren Aurkako Legea zabaltzeko eskatu ahal izateko. Helburua da 2030ean tabako-kerik gabeko lehen belaunaldia egotea. Halaber, helburu berarekin informazio-mahai bat egongo da Gasteizko Vithas Ospitaleko sarreraren ondoan, Tomas Zumarraga Doha-tsuaren kalean, eta gogoraraziko da osasun-zentrora sartzeko gunean ezin dela erre.

Kanpaina berri honen aurkezpenean, elkarteko kideek egungo egoera baloratu eta datu kezkagarriak eskaini zituzten. Nabarmendu zutenez, harreman zuzena dago tabakoaren kontsumoaren eta minbiziaren artean, bereziki biriketako minbiziaren artean. Gainera, adingabeen artean tabakoaren kea arnastearen arriskuaz ere hitz egin zuten. Ohartarazi zutenez, horrek ondorio negatiboak eta arrisku-tsuak ditu haurren osasunean. "Tabakoaren kontsumoa da prebenitu daitekeen lehen heriotza-kausa. Urtero, munduan, zortzi milioi pertsona baino gehiago hiltzen dira tabakoaren ondorioz; horietatik zazpi milioi hil dira kontsumo zuzengatik, eta 1,5 milioi inguruk ez du behin ere zigarro bat piztu. Espainian bakarrik, tabakoak 50.000 pertsona baino gehiago hiltzen ditu urtero; minbizi-kasu guztien %30ren kausa da eta 20tik gorako minbizi motaren eragile, hala nola birika, laringe, pankrea, maskuri, esofago edo gibela", azpimarratu zuten. "Tabakoa da biriketako minbizi-kasuen %82ren eta laringeko minbizi-kasuen %84ren erantzulea. Baita erretzen ez dutenen artean ere", gaineratu zuten.

airean Ildo horretatik, elkarteak azaldu zuenez, kea airean mantentzen da, baita ikusi edo usaindu ezin bada ere, batez ere etengabe erretzen den lekuetan. "Minbiziaren prebentzioa areagotu nahi dugu, kerik gabeko espazioen irismena beste eremu batzuetara zabalduko duen ekimen baten bidez, batez ere adingabeak ibiltzen diren horietara –parkeak, berdeguneak, plazak, garraio publikoko geltokiak eta aire zabaleko merkatua–)", azaldu zuen Naikare Díaz Minbiziaren Kontrako Arabako prebentzio-arduradunak. Tabakoaren kontsumoaren eta minbiziaren arteko harreman zuzena gizarteak onartzen du zalantzarik gabe, baina zer gertatzen da tabakoaren kearekin? "Jendeak ez du hautematen minbizia garatzeko arriskurik ke toxiko hori arnasten duenean. Hala ere, frogatuta dago ke horrek minbizia eragiten duela, 70 substantzia kantzerigeno baino gehiago baititu", azaldu zuten elkartetik galdera horri erantzuna emanez. "Adingabeak dauden espazio publikoen %100ean osasunerako kaltegarriak diren tabako-kearen hondarrak daude, hala nola terrazen %95ean, ikastetxeetarako sarbideen %46an edo haur-parkeen %43an. Beste datu bat: itzalitako zigarrokin batek nikotinaren %14 askatzen jarraitzen du gutxienez 24 orduz. Kea airean mantentzen da, baita ikusi eta usaindu ezin badugu ere, batez ere etengabe erretzen den lekuetan", erantsi zuten.

Azkenik, aurkezpen berean, elkarteko kideek adingabeen zaurgarritasuna jakinarazi eta azpimarratu zuten. Izan ere, azpimarratu zutenez, hamabi urtetik beherakoak babesik gabe daude tabakoaren kearen aurrean: "12 urtetik beherakoak oso ahulak dira eta babesik gabe daude tabakoaren kearen aurrean. %72 ke horren eraginpean daude, eta horietatik %43 espazio publikoetan daude, 10 erretzailetik 9k haien aurrean erretzen baitute. Hala, eta ildo beretik, jakinarazi zutenez, osasunerako ondorioak begi bistakoak dira: helduaroan biriketako minbizia garatzeko arriskua biderkatzen dute, baina epe laburrean %50 otitis gehiago, %30 arnas infekzio gehiago eta %20 asma-krisi gehiago dituzte. Kerik gabeko guneak zabaltzea tabakoaren kontsumoa ez gaixo-tzeko eta desnormalizatzeko eskubidea babestea da, azaldu zutenez, "hori baita 14 eta 18 urte bitartean gehien kontsumitzen den substan-tzia toxikoa". "Drogei buruzko Plan Nazionalaren (2021) datuen arabera, 15 eta 24 urte bitarteko gazteen %25,6k egunero erretzen du", nabarmendu zuten. Bestalde, sinatu nahi duten personek hurrengo udaren amaiera arte esteka hori kopiatuz egin dezakete: https://acuerdocontraelcancer.com/espacios-libres-de-humo

Xehetasunez

Helburua. Minbiziaren Aurka elkarteak estatu mailako kanpaina bat abiarazi du, "aire zabaleko espazio enblematikoak tabakoaren ketik askatzea helburu. Gasteizeko kasuan, Santa Barbara plazako ekoizleen azokan ez erretzeko sinadurak bilduko dira", azaldu zuten. Sinadurak biltzeko kanpaina aste honetan bertan hasi da eta uda bukaerara arte lagundu ahal izango da. Uda bukatutakoan, sinadurak Udaletxean aurkeztuko dira, Tabakoaren Aurkako Legea zabaltzeko eskatu ahal izateko. Helburua da 2030ean tabako-kerik gabeko lehen belaunaldia egotea. Halaber, helburu berarekin informazio-mahai bat egongo da Gasteizko Vithas Ospitaleko sarreraren ondoan, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean, eta gogoraraziko da osasun-zentrora sartzeko gunean ezin dela erre.

Harremana. Tabakoaren kontsumoaren eta minbiziaren arteko harreman zuzena gizarteak onartzen du zalantzarik gabe, baina zer gertatzen da tabakoaren kearekin? "Jendeak ez du hautematen minbizia garatzeko arriskurik ke toxiko hori arnasten duenean. Hala ere, frogatuta dago ke horrek minbizia eragiten duela, 70 substantzia kantzerigeno baino gehiago baititu. Adingabeak dauden espazio publikoen %100ean osasunerako kaltegarriak diren tabako-kearen hondarrak daude, hala nola terrazen %95ean, ikastetxeetarako sarbideen %46an edo haur-parkeen %43an".

Sinadurak biltzeko kanpaina aste honetan bertan hasi da eta uda bukaerara arte egongo da martxan nahi duten guztientzat

Elkartetik azaldu dutenez, harreman zuzena dago tabakoaren kontsumoaren eta birikietako minbiziaren artean

03/06/2022