Aurkeztu da Kilometroak 2021 "Batera, bagara, bat gara" lelopean. Historikoki jaialdia plazak euskaraz eta festak bete izan ohi ditu baina aurten, pandemia dela eta, dena murriztu behar izan da eta Covid-19rako baldintzetara moldatu, hala ere, denetariko ekimenak izango dira adin guztietarako pertsonentzako.
Gipuzkoako Kale Nagusian, Nekane Artolarekin, Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakariarekin, eta Itziar Floresekin, Hiru ikastolen ordezkariarekin, hitz egin dugu programazioari buruz eta gazteen eta euskararen harremanaren inguran hausnartu dugu.
Datuak ez dira positiboak, azpimarratu du Artolak, haurren euskararen erabilera murriztu egin da eta lan sakona egin behar da erabilera sustatzeko. Baieztapen horri, Floresek gehitzen zuen ezin zela eragin-eremua eskoletara mugatu, gurasoek badutela zeresana materia honetan.