Buscar
Bizkaia

Kimika zirkularrari buruzko hitzaldia jasoko du Bidebarrietak

Hitzaldiaren kartela.
Hitzaldiaren kartela.

Datorren asteazkenean, azaroak 2, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, Bidebarrieta Kulturguneko liburutegiko areto nagusiak 'Bidebarrieta Zientifikoa' zikloaren barruan antolatutako Kimika zirkularra: nola eraiki ekonomia berri bat eskala molekularrean izeneko hitzaldia jasoko du. Bertan arituko dira Javier García Martínez kimikan doktore eta Alacanteko Unibertsitateko Kimika Ez-organikoko katedraduna.

Ekonomia zirkularra, denboran zehar, klima-aldaketaren egungo eta etorkizuneko ondorioei aurre eginez, hazkunde jasangarria sustatzen duen ekoizpen eta kontsumoko eredua da. Baliabideen optimizazioa eta lehengaien kontsumoaren murrizketa sustatzen ditu, besteak beste, baita hondakinen aprobetxamendua ere, hondakinak birziklatuz edo bizitza berri bat emanez produktu berriak sortzeko. Egun, era guztietako materialak birziklatzen dira, batzuk besteak baino arrakasta handiagoarekin. Hala ere, gizarteak arlo honetan aurrera egin duen arren, material konposatuen eta bestelako hondakinen birziklapenak erronka izaten jarraitzen du.

Mundu mailako arazoa da, izan ere, zenbait birziklatze-zikloren ondoren gero eta zailagoa da hondakinei bizitza berri bat ematea, zikinkerien pilaketaren eta propietateen galeraren ondorioz. Ildo horretan, ekonomia zirkularrak eraginkorra izaten jarrai dezan, beharrezkoa da berrerabilitako materialek planteatzen dituzten arazoei heltzea, eta kimika zirkularra soluzio bideragarria izan daiteke horretarako.

Javier García Martínez Kimikan doktoratutako Alacanteko Unibertsitateko Kimika Ez-organikoko katedraduna da. 2022ko urtarrilaz geroztik, Kimika Puru eta Aplikatuaren Nazioarteko Batasuneko (IUPAC) presidentea da, postu horretara iritsi den lehen espainiarra delarik. Zientziaren aldeko Gadea Fundazioko patroia ere bada, eta 2022ko ekainean Ohorezko Errioxarraren titulua eman zion Errioxako Autonomia Erkidegoak.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.
2022-10-30T17:02:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo