Buscar
Gipuzkoa

Kiroldegiko aldagelak berritzeari ekin diote Azpeitian

Udalak 229.504 euro inbertituko ditu irailerako amaituta izango diren eraberritze lanetarako
Noticias de Gipuzkoa
Noticias de Gipuzkoa

Udalak kiroldegiko lau aldagela eraberritzeko lanak abiatu berri ditu. Guztira, 200 metro koadro inguruko espazioa eraberrituko da eta aurreikuspenen arabera, obrak irailean bukatuko dira. Horren bitartean “baliteke zenbait egunetan kiroldegiko espazioen erabilera mugatu behar izatea”, azaldu dute Udaletik.

Martxan jarritako lanek 229.504 euroko aurrekontua dute eta horien bidez, aldageletako espazioa optimizatuko da. Obrak amaituta, aldagelak simetrikoki banatuko dira eta zuzeneko ikusmena saihestuko da pasilotik aldagelen barrualdera. Aldagela bakoitzean armairu edo takilak, dutxak (esparru bakarrean), konketak eta komuna ere ezarriko dira.

2022-07-14T05:35:02+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo