Buscar
Política

Komunikazioa: funtsezko faktorea giza garapen iraunkorrean

Autonomia erkidegoek komunikazioaren papera nabarmendu dute mundu osoan giza garapen jasangarria sustatzeko
Aurkezpenaren irudia
Aurkezpenaren irudia

17 autonimia erkidegoetako, tokiko funtsetako eta bost lankidetza agentzietako (tartean eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailekoa) teknikari eta politikari aste honetan bildu dira Valentzian Autonomia Erkidegoen eta Garapenerako Lankidetzaren XVI. Topaketan. Bukaeran parte-hartzaileek adierazpen bateratu bat irakurri dute, non lankidetza deszentralizatua nabarmendu duten “politika publiko eraldatzaile berezi gisa, gizarte justu, inklusiboak eta jasangarriak izateko bidea azkartzeko gaitasunarekin”.

Lankidetza deszentralizatua erkidegoetako gobernuek, eskualdeetako erakunde publikoek eta udalek egiten dutena da. Topaketan estatu osoko hainbat agentzia eta eragile bildu dira garapenerako lankidetzaren arloan dituzten politikak partekatzeko, eta, zehazki, gizarte-eraldatzeko komunikazioan. Parte-hartzaileak lan saioetan egon dira komunikazioaren gaia jorratzen eta esperientziak partekatzen.

"Gaur egun, garapenerako lankidetzak inoiz imajinatu gabeko erronkak eta aldaketei egin behar die aurre: klimaren aldeko ekintza globalari, gatazketan bakea eraikitzeari, lekualdatutako eta errefuxiatutako pertsonen eskubideak bermatzeko ahaleginari, genero berdintasunaren aurrera egiteari edo osasun eskubidea ondasun publiko global gisa aitortzeari, besteak beste", azaldu zuten bertan. "Erronka horien aurrean, autonomia erkidekoek aldarrikatu nahi izan dute lankidetza deszentralizatua aukera egokia dela erantzun berritzaileen bidez eraldatzen laguntzeko; lankidetza politika publikoen izaera demokratikoa indartzeko; giza eskubideen ikuspegian sakontzeko; loturak estutzeko gizarte zibilarekin, gizarte mugimenduekin, unibertsitateekin edo eragile ekonomikoekin”, eta, gaineratu zuten; “gure gizarteetan, komunikabideen eta gizarte-eraldatzeko hezkuntzaren bakearen kultura sustatzeko”.

2023-03-05T19:38:02+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo