Buscar
Bizkaia

Konektibitatea errazteko hitzarmena sinatu dute berriki

BBK-k eta Bermeo, Busturia, Sukarrieta eta Mundakako udalek bizikletak partekatzeko sistema izango dute
Ingurumenaren aldeko apustua egingo dute.
Ingurumenaren aldeko apustua egingo dute.

BBK-k eta Bermeo, Busturia, Mundaka eta Sukarrietako udalek esparru-hitzarmen bat sinatu berri dute, eta, horren arabera, bost erakundeek beren herritarrak sentsibilizatzearen aldeko lana egingo dute, “2030 Agendaren testuinguruan ingurumenaren kontserbazioan eta klima-aldaketaren aurkako borrokan aktiboki parte hartzeko beharrizana” helburu izanda. Kontua da herritargoaren sentsibilizazioan eragin nahi dutela. Eta hitzarmenaren lehen ekin-tza abian jarri dute: bizikleta partekatuak alokatzeko sistema bat diseinatu eta martxan jarri dute, “udalerri sinatzaileen eta BBK Urdaibai Zentroaren arteko konektibitatea errazteko”.

Urdaibaiko Biosferan Erreserbaren parte diren udalerriek. Euskal Herrian bakarra dena, euren bizilagunen artean “pertsonen joan-etorri segurua, osasungarria, ingurumena errespetatzen duena eta jasangarria bultzatuko duen sistema” ezarriko dute. Eta BBK Klimak -orain dela gutxi Busturiako lurretan ezarri den ingurumen sentsibilizaziorako zentroa- “urrats sendoz egiten du aurrera klima-aldaketaren aurkako jarduera globala bultzatzeko helburuan”. Bada, akordioaren arabera, hitzarmena sinatu duten eragileek “herritarrak ingurumen- eta klima-jasangarritasunaren alde lan egiteko premiaz kontzientziatzeko, klima-aldaketaren aurkako borrokan eta bizi-ohitura jasangarrietan inplikazio pertsonalaren beharrizanaz sentsibilizatzeko; klima-aldaketaren errealitateari buruz informazio kualifikatua, kalitatezkoa eta ulergarria lortzea erraztuko dute”.

Eta diotenez, etorkizunean “banakako ahaleginetan eragin biderkatzailea sortzeko” ekimenak antolatuko dituzte; “aktiboki” egingo direnak, “eta Euskadiko eskumen-esparrutik haratago, erakunde publiko zein pribatuek klima-aldaketaren aurkako borrokaren eta bidezko trantsizioaren aldeko konpromisoa eta dinamismoa proiektatuko dituzte”.

Bizikleta partekatuak

Mugikortasun jasangarriari dagokionez, erakundeek lehen urratsa egin dute bizikleta partekatuak alokatzeko sistema bat diseinatuz, eta horrek konektibitatea erraztuko du udalerri sinatzaileen artean eta Busturiako BBK Kima zentroarekin. “Sistema honek Bermeo, Busturia, Mundaka eta Sukarrieta artean pertsonen joanetorri segurua, osasungarria, ingurumena errespetatzen duena eta jasangarria bultzatuko du”. Azkenik, nabarmendu dutenaren arabera, “bizikletak alokatzeko sistema hau Bermeon, Busturian eta Mundakan ezarriko da bere lehen fasean”. 

Etiquetas
2022-10-11T07:22:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo