Actualidad

Kontrastak hondakin uren tratamendua hobetuko duen araztegi berria estreinatuko du

Ponpaketa estazio berrira sartzeko bidea berritu da
Aipatutako araztegi berria

Kontrastako araztegiko lanak amaitu dira, eta Haranako hondakin-urak arazteko sistema hobetzea bermatuko dute. Arabako Foru Aldundiak gaur jakinarazi duenez, lan horri esker eskualde horretako hondakin arazoak konponduko dira. Era berean, nabarmentzekoa da araztegi berri hori eraikitzeak (iparraldeko isurialdearen ondoan kokatuta) Konstrastako hondakin-uren arazketa-sistema ordezten duela. Sistema horrek bi arazte-sistema zituen, dekantazioa baino ez zuten hobi septikoetan oinarrituak eta horietako bakoitza beste isurialde batean kokatuak, populazioa kokatuta dagoen orografiaren beraren ondorioz.

Hala, eta ildo beretik jarraituz, Ingurumen eta Hirigintza Diputatuak, Josean Galerak ”azpiegitura berri horren garrantzia” nabarmendu du, “eskualde horretako hondakin uren arazoari erantzuna eta konponbidea eman ahal izan dizkio eta. Aurrera egiten jarraitzen dugu uren tratamendu egokiaren alde lan egiteko dugun konpromisoan, eta, horrela, Arabako ur masen egoera hobetzearen alde egiten dugu”.

Sistema horiek, beste elementu batzuen artean, ihi landaketak dituzte. Horien errizomek eta sustraiek iragazkia aireztatzeko aukera ematen dute, eta arazketan laguntzen dute, eta horri esker, hondakin urak araztearen mantentze kostua txikiagoa izango da eta instalazioa hobeto integratuko da paisaian. Zehazki, bi arazketa-putzu lerro instalatu dira bi mailatan, eta 2.500 m2 inguruko azalera hartzen dute.

Aurreko urteetan, Foru Aldundiak Done Bikendi Haraneko araztegiko obrak gauzatu ditu, bai eta Uribarri Haraneko, Aldako eta Done Bikendi Haraneko herriguneetako kolektore sareko obrak ere. Haraneko hondakin urak arazteko 3.508.183 euroko inbertsioa egin da, guztira. Galerak zehaztu duenez, “obra hau amaituta, Haraneko hondakin uren arazketa hobetzen amaitu dugu, eta ekosistemen iraunkortasuna eta babesa bermatzen ditugu klima aldaketaren aurrean”.

15/03/2023