Buscar
Araba

Kontsumo-aldaketak, klima-aldaketa gelditzeko

Gasteizek herritaren kontsumoak klima-aldaketa geldiaraz dezakeen eztabaidatuko du; SETEMek antolatutako jarduera batean izango da
Lerro hauekin batera dagoen iriduan, Setem-ek antolatutako bilera baten irudia. | ARGAZKIA: UTZITA
Lerro hauekin batera dagoen iriduan, Setem-ek antolatutako bilera baten irudia. | ARGAZKIA: UTZITA

Gaur SETEM Hego Haizea GGKEak bere prestakuntza-eskaintzaren edizio berri bat jarriko du abian Gasteizen. Horretarako Jasangarritasuna, kontu hutsa? Larrialdi klimatikoa geldiaraziko duen kontsumo baterako gakoak izeneko jardunaldia antolatu du, 18:30ean hasiko dena Aldabe Gizarte Etxeko areto nagusian. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.

Hala, ekitaldi honetan, bi aditu arituko dira kontsumo eraldatzailea erraztu dezaketen zenbait neurriri buruz solasean eta, batez ere, “berdea eta jasangarria den propagandaren aurrean argi egingo digute, mito batzuk apurtuz eta ekintzara jotzeko gakoak eskainiz”. Zehazki, Javier Barrios, Sinplástico proiektuaren sortzaileetako bat, eta Charo Morán, Ecologistas en Acción erakundean kontsumoan espezializatutako ekintzailea izango dira bertan. Hala, Setemek trebakuntza-ikastaro berri bat ireki nahi du kontsumo kritikoagoa eta ingurumena gehiago errespetatzen duen kontsumoa egin nahi duten pertsona guztientzat. Horretarako, datorren urteko ekainera arte luzatuko den jarduera-programa bat prestatuko dute. Hilean behin, gutxienez, gai bat jorratuko dute alternatibak aztertzeko. Besteak beste, energiaren kontsumoa, moda, elikadura, finantzak edota indarkeria matxistak kontsumoan. “GGKEak Balio Faktoria, bere prestakuntza-programa, abian jarriko du seigarren ikasturtez. Programa honek, gainera, Elkartasun Auzolandegietan parte hartzeko aukera eskainiko du. Udan Latinoamerikako garapen proiektuak ezagutzera bidaiatzeko aukera ematen du esperientzia horrek, SETEMek nazioarteko lankidetzan jarduten duen erakundeen eskutik”, azaldu zuten atzo antolatzaileek eta erantsi zuten: “Ekimen hau 1992. urteaz geroztik egiten da eta, osasun egoeragatik bi urteko geldialdiaren ondoren, uda honetan Guatemalan eta El Salvadorren abiatu da berriro. Jarduera guztiei buruzko informazioa eta horien izena ematea www.factoriadevalores.eus webgunean dago eskuragarri”.

Gaurtik aurrera abian jarriko den ekimena egindako beste batzuen antzekoa da, edo erakunde honek egiten dituen ekimenen ildotik doa. Izan ere, Setem Hego Haizeatik aldaketa posibleak sustatzen dituzte ikuspegi feminista batetik, ekoizpen eta kontsumo-eredu jasangarriagoak, bidezkoagoak eta arduratsuagoak lortzeko. Egiten dituzten lanen artean elkartasun auzolandegia dago. Elkartasun auzolandegien ekimenak 21 urtetik gorako pertsonei Latinoamerikako herrialde batera bidaiatu eta garapenerako proiektu bat ezagutzeko aukera ematen die, setemekin lankidetzan diharduen erakunde batekin elkarlanean. Taldeko prestakuntza-, kontzientziazio- eta trebakuntza-prozesu bat igaro ostean, uztailean edota abuztuan (hilabete bat edo bi) sentsibilizazio-esperientzia bat bizitzeko aukera ematen dute. Esperientzia hau bizitze aldera, prestakuntza prozesu hau bidaia bera bezain garrantzitsua dela jotzen dute. Hori dela eta, boluntario talde oso bat prozesua kontuz eta arretaz zaintzen arduratzen da. Ekimenaren xedea ez da hegoaldeko proiektuetan “laguntzea”; trukaketaz, bizikidetzaz eta lankidetzaz ikastea… eta (nork bere burua) eraldatzea baizik. Balio Faktoriaren formakuntza jardueretan parte hartzea beharrezkoa da SETEMek 1992tik! antolatzen dituen auzolandegietara bidaiatzeko.

Xehetasunez

Ekitaldia. Ekitaldi honetan, bi aditu arituko dira kontsumo eraldatzailea erraztu dezaketen zenbait neurriri buruz solasean eta, batez ere, “berdea eta jasangarria den propagandaren aurrean argi egingo digute, mito batzuk apurtuz eta ekintzara jotzeko gakoak eskainiz”. Zehazki, Javier Barrios, Sinplástico proiektuaren sortzaileetako bat, eta Charo Morán, Ecologistas en Acción erakundean kontsumoan espezializatutako ekintzailea izango dira bertan. Hala, Setemek trebakuntza-ikastaro berri bat ireki nahi du kontsumo kritikoagoa eta ingurumena gehiago errespetatzen duen kontsumoa egin nahi duten pertsona guztientzat. Horretarako, datorren urteko ekainera arte luzatuko den jarduera-programa bat prestatuko dute. Hilean behin, gutxienez, gai bat jorratuko dute alternatibak aztertzeko. Besteak beste, energiaren kontsumoa, moda, elikadura, finantzak edota indarkeria matxistak kontsumoan. “GGKEak Balio Faktoria, bere prestakuntza-programa, abian jarriko du seigarren ikasturtez. Programa honek, gainera, Elkartasun Auzolandegietan parte har-tzeko aukera eskainiko du.

2022-10-07T06:23:08+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo