Cultura

Kontu kontari, hainbat dantzari

Jendez lepo zegoen Victoria Eugenia antzokian estreinatu du Aukeran dantza konpainiak bere ikuskizun berria: ‘Amama’. Euskal Herriko ipuinak dantzaren bidez kontatu dituzte estreinaldi “hunkigarrian”
IAukeran dantza konpainiaren lan berria da "Amama". Donostiako Viktoria Eugenian estreinatu zuten dantzaldia abenduaren 1ean
IAukeran dantza konpainiaren lan berria da "Amama". Donostiako Viktoria Eugenian estreinatu zuten dantzaldia abenduaren 1ean

Actualizado hace 8 minutos

Beldurra eta urduritasuna airean dira, baina ilusioa eta gogoa ere ez dira etxean geratu. Donostiako Victoria Eugenia da egunaren lekuko, bateko eta besteko protagonisten topagune. Antzokia bete duen publikoa, parez pare; dena emateko prest daudenak, aldiz, oihalaren bestaldean. Hasi da: Donostiako antzokian, osagai asko eta ikuskizun bakarra. Hori da Amama. Ikuskizunak biziak diren eredu argia. Aukeran Dantza Konpainiaren lan berria.

Abenduaren lehenengo egunarekin bat eginda heldu dio bide berriari Gipuzkoako dantza konpainiak. Urte eta pikoz ontzen aritu diren lan maitatua publikoaren aurrean lehen aldiz erakusteko hitzordua izan dute, Euskal Herriko ipuinak dantzan jarri dituen lanaz gozatu eta gozarazi dute. Ipuin tradizionalak irakurri eta azaltzeko erakutsi duten modu berriak Euskal Herriko hainbat txokotara garraiatu ditu ikus-entzule denak. Zazpi lurralde, zazpi ipuin eta zazpi dantza, ordubete inguruko ikuskizun bakarrean. Dantza giltzarri, eta beste hainbat osagai oinarri, guztien artean sortuta belaunaldi ezberdinen irudi. Bukatu da, eta amaierarekin iritsi da txalo zaparrada, eta momentu “hunkigarria” bizi izan dute protagonistek. “Ikuskizun ederra” gelditu zaie Gipuzkoako dantzariei; hala uste du, behintzat, emanaldiaren zuzendari Edu Muruamendiarazek. “Oso zaila izan da aurrera ateratzea, baina emaitza ikusita, merezi izan du. Dantzariak, aktoreak, argi teknikaria… Guztiak bikain aritu dira, itzela izan da”, hunkituta azaldu da sortzailea estreinaldi egunean.

Umetan ekin zion Elorriagak margo-tzeari: “Bederatzi urte inguru izango nituen eskolak hartzen hasi nintzenean”. Denborak aurrera egin ahala, testuak itzultzeari eta idazlan propioak sortzeari ekin zion bizkaitarrak eta arlo hori bihurtu zen garrantzitsuena, margolaritza itzalean utziz: “Ezkutuan mantendu izan dudan pasio bat da, ziurrenik, beti iruditu zaidalako inori ez zi-tzaiola interesatuko, familiari bakarrik. Pertsonalki, gainera, ez dut uste balio handiko ezer egin dudanik”, kontatu du.

Amama ez da dantza ikuskizun hutsa, hori baino gehiago da; nola ez, badu dantzatik, eta badu musikatik, baina badu argiztapen zaindu batetik ere bai, eta baita iruditegitik ere. Baina, oraingoan, halaber, badu an-tzerkitik, minutu batzuetan bada ere, Izan ere, aktore bihurtzen dira dan-tzariak. Eta, gainera, bada nagusien-tzat, baina baita etxeko txikitxoenen-tzat ere. Amama da ikuskizun bat zeinetan amona batek ipuinak kontatzen dizkion bilobari; non, euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatzen baitituzte.

1997. urtean sortu zen Aukeran DK, Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoaren ekimenez, ibilbide luze eta oparoari bide emanez. Hala, 25 urte luzez, makina bat agertokitan zabaldu dute beraien ezagutza, euren abilezia. Beste behin, zuzendari jardun da gipuzkoarra, aspaldi baita dantzari aritzen ez dela. Argi utzi du, dena den, berarekin batera, beste jende mordo bat dagoela lan honen guztiaren atzean, eta horiek guztiak bideratzea dela bere eginkizuna, alegia, ideia mahai gainean jarri zuten momentutik bizitako guztia elkarlo-tzea: “Ideia bat geneukan, baina hari-mutur guztiak lotu beharra zegoen; erabakitzea, esaterako, zeinek idatziko zituen ipuinak, zeinek egingo zituen zuzendari artistikoaren lanak, zein arduratuko zen irudiez… Eszenatokira zortzi dan-tzari igotzen dira, baina gero, beste hainbat pertsona gaude: jantziak egiten ditugu, maskarak ere sartu ditugu, baita irudiak ere, eta, gainera, oraingo honetan, aktore bat ere sartu dugu ikuskizunean”.

Loli Astorekaz ari da, bera baita amamaren paperean ikus daitekeena. Dantzariak dira, aldiz, haren bilobak, abestiz abesti aldatzen doazenak. Eta horien artean dago, esaterako, zuzendariaren beraren alaba ere: Maier Muruamendiaraz. Gazteak aitortu duenez, konpainiaren lan berria dantzarientzat erronka berria izan da: “Dan-tzarion kasuan, dantzan jarduteaz gain, aktore lanetan ere aritzea izan da erronka, gu ez gaudelako ohituta publikoaren aurrean antzeztera; dena den, erronka berria da eta aurrera egin behar dugu”. Egoera berri horretan, hala ere, Astorekarekin behar egiteak asko lagundu diela aitortu du: “Asko dakien pertsona da eta esperientzia handia du, horrek lagundu eta lasaitu egiten gaitu”. 

Egindako lanarekin, pozik

Artista horien lanaren aurrean, Edu Muruamendiazek ezin du bere asebetea eta poza ezkutatu: “Nik oso ondo ikusten ditut, oso eroso eta oso ondo. Kanpotik ikusita, pentsatzen nuen: hauek aktore profesionalen itxura daukate. Oso lan bikaina egin dute eta ni oso kontent nago”. Hala eta guztiz ere, berarentzat ere erronka berri bat izan da Amama: “Oraingoan, maskarak erabili ditugu eta baita txotxongiloak ere. Hori gure-tzat oso erronka polita izan da, orain arte ez dugulako horrelako emanaldirik egin. Denbora dezente erabili dugu hori nola egin ikasten. Koreografiak, bestalde, guztiak berri-berriak dira, ipuinekin bat egiten dutenak”.

Narrazioari dagokionez, konpainiako dantzariak azaldu du ipuinak zentzu batekin kontatu nahi izan zituztela, eta hortik sortu zela amamaren irudia. “Ipuinak amesgaiztoak izatea bururatu zitzaigun, kontakizun horiek, nolabait, elkarren artean lotzeko. Pentsatzen genuen: amesgaizto batetik esna-tzean, zein pertsonarekin izango genuke lehenengo harremana? Eta amamaren irudia etortzen zitzaigun burura, txikitatik amamaren paperak garran-tzi handia eduki duelako: amesgaiztoak ditugunean, triste gaudenean, gaixo gaudenean… amamarengana jo-tzeko ohitura dugu. Pentsatu genuen hori azalerazteko modu onena amamaren paperaren bidez egitea zela. Azkenean, gidoi bat eman ziguten, eta amama oso presente zegoen”.

Hala, ipuinek zer kontatu, hura koreografien bidez azaltzen saiatu dira Aukeranekoak. “Azkenean, euskal dantzen mundua, modu orokorrean, oso sakona da, eta herrialde bakoitza bere erara dantzatzen da; adibidez, Gipuzkoan, teknika bat egon daiteke Bizkaian erabiltzen ez dena, eta, alderantziz. Ipuinak ere herrialde ezberdinetakoak direnez, saiatu gara kontatzen istorio horiek dantza estilo ezberdin eta jakin ba-tzuekin”, gaineratu du haren alaba dantzariak.

Urtebete baino gehiago igaro da ikuskizun hau sortzearen lehen ideia mahaigaineratu zutenetik, eta lan prozesua “zaila” izan dela azaldu du zuzendariak. Aitor Narbaizak egin zion Muruamendiazi lan familiar bat egiteko proposamena, eta orduko hartan, zuzendariarentzat “familiar” hitzak beste testuinguru baten sartzea esan nahi zuen, lehenengo aldia zelako Aukeranentzat halako mundu batean sartzen zena. “Beti egin izan ditugu ikuskizunak publiko guztiari zuzenduta, baina ez zegoen jende gazteari zuzenduta. Beraz, komentatu zidanean pixka bat kezkatu nintzen, baina gero esan nuen: zergatik ez? Gainera, etorkizunari begira, harrobia hor dagoela, gure etorkizuneko dantzariak publikoan egon daitezkela pentsatu nuen”.

Ikuskizun bizia

Orain, urtebete baino gehiago pasatu den honetan, gero eta politagoa den ikuskizun bat ikusten du dan-tzari izandakoak, uneoro aldatzen dagoena; izan ere, ikuskizunak bizirik daudela sinesten du gipuzkoarrak: “Ekainean egin genituen probak, eta pentsatzen genuen dena egina zegoela, eta jendeak ez daki zenbat aldaketa izan dituen. Oraindik ere aldaketak egongo dira; funtziona-tzen ez badu, ahalegindu egin behar da aldatzen. Azken momentura arte aldatzen ditugu gauzak, hasieran genituen sentsazioak eta orain ditugunak zeharo ezberdinak baitira”.

Hortxe hasi zen guztia; hortik, ipuinek zer norabide hartu behar zuten aukeratzearena, ipuin horiek kontatzeko egokiena zena hautatzearena… Hala, Juan Kruz Igerabiderekin jarri ziren harremanetan, zeinak lehenengo momentuan esan zien proiektu polita zela eta lanerako prest zegoela. Ipuin horiei musika jartzea zen hurrengo pausoa, eta, horretarako, Josean Goikoetxearekin hitz egin zuten, eta hark ere adostasuna adierazi zien proiektua polita zela iritzita. Horrez gain, zuzendari artistiko bat ere nahi zuten, eta, horretarako, Elena Bezanillarekin elkartu ziren, antzerki mundutik baitzetorren, batez ere, ikuskizun familiarretatik. Eta, nola ez, izenburua ikusita, pertsona bat nahi zuten amamaren papera egin zezan. Hala, aspaldi ezagutzen zuten Loli Astorekarengana jo zuten.

Bestalde, Aukeranekoekin hitz egiteko momentua ere iritsi zen: “Hasieran, pixka bat harrituta geratu ziren horretara ohituak ez geundelako, baina gero, prest agertu ziren”. Eta aurrekoez gain, “betiko lankideei” komentatu zieten: argiteriaz arduratzen den Carlos Solanori, jantziak egiten dizkien Oscar Armendarizi… Beraz, zerotik hasita, soilik izenburua zutenetik hasita, ekin zioten lanari, dena munta-tzeari.

Maierrek atzera begiratu eta Aukeranek bizitako ibilbidea luzea eta aldaketa askokoa izan dela ikusten du, eta bere xarma duen taldea den zalantzarik ez du: “Guretzat zailena hor mantentzea da, eta oraingoan ere uste dut lortu dugula. Nahiz eta emanaldi ezberdin bat izan, Aukeranek hor jarraitzen du eta hor jarraitzea espero dut”. Denbora tarte batez, behintzat, hala izango den seinale dira lehenengo egunaren ajearen segidan iritsiko diren hurrengo emanaldiak. Donostian bezala, aurki izango dira Bergaran eta Urnietan; hilaren 14an eta 15ean, hurrenez hurren. Eta horietara eta beste hainbat herritara ere eramango dute amamaren irudia gogora, gizarteari ahaztu ez dakion senide horren ekarpen indartsu bezain gogorra. Eta, bitartean, Aukeranek jarraituko du dantzan, transmisiorako bide aparta dela erakutsiz, entseguz entsegu eta emanaldiz emanaldi sentimenduak askatuz.

2024-12-12T17:46:36+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo