Gipuzkoa

KORRIKA-AEK Kultur Sorkuntzarako II. Beka martxan dago

Beka-deialdian parte hartzeko dokumentazioa 2023ko urriaren 31ra arte irekita dago
KORRIKA-AEK Kultur Sorkuntzarako II. Beka martxan dago
Escuchar
00:25

AEK-k aurreko edizioan aurreratu zuen bezala, hurrengo KORRIKAn sorkuntza kulturalak leku berezia izango du duela bi urte sortu zuten KORRIKA-AEK Kultur Sorkuntzarako Bekari esker. 2021ean jarri zen abian; lehen aldiz, eta gaur, apirilak 18, lehenego proiektu irabazle horren ibilbidea ezagutarazi dute eta bigarren edizioaren berri eman dute antolatzaileek.

Hilabete hauetan guztietan zehar gauzatu da BADON*proiektu irabazlea. Ines Osinagak, obraren sustatzaileak, Gipuzkoako Kale Nagusian azaldu digu lana, " hausnarketa-ikerketa-sorkuntza prozesu kolektibo eta kolektibizatu baten emaitza da opera posmoderno hau". Osinagak eskertu du beka eta animatu ditu euskal sortzaileak aurtengo ediziora izena emateko.

Berarekin batera, irratian, Ane Elordi ere egon da, KORRIKAko koordinatzailea, berak azaldu dugu euskal kultura sustatu nahi dutela "betiere euskararen berreskurapena eta normalizazioa lortzeko asmoz". 

Elordik Kultur Sorkuntzarako II. Bekaren nondik norakoak azaldu ditu, horien artean, azpimarratu ditu epeak "gaurtik urriaren 31ra arte dute denbora beka-deialdian parte hartzeko dokumentazioa bidaltzeko". Euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute.

Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 24. KORRIKAko Kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2025eko azarotik 2026ko apirilera, hain zuzen.

Informazio gehiago hemen eskura dezakete interesatuek: https://www.korrika.eus/eu/korrika-kulturala/beka

18/04/2023