Hitzaren eta ekintzaren urtea izango zela 2022a azaldu zuten urte hasieran arduradunek
Euskarak bere bideari eta indarrari eusten dio Araban. Korrikaren ondoren, Euskaraldiaren txanda da orain, forma hartzen ari baita. Euskaraldiaren antolatzaileak atzo bildu ziren Farelina lorategian, 18:30ean, Arabako lurraldean euskararen erabilera bultzatzen jarrai-tzeko egin beharreko hurrengo urratsei buruz hitz egiteko.
Horrela, eta ildo beretik jarraituz, 2022a hitzaren eta ekintzaren urtea izango zela azaldu zuten urte hasieran Korrika eta Euskaraldiko arduradunek. Izan ere, urte berdinean dira burutzekoak 22. Korrika eta Euskaraldiaren hirugarren edizioa, eta ekimen bietako antolatzaileek bat egin dute hitzaren eta ekimenaren garrantzia azpimarratzeko orduan. Ideia hori berretsi zuten ayzp Gasteizko Falerina lorategian egindako agerraldian Gasteizko Euskaraldiko koordinatzaile Azaitz Unanue Goikoetxea eta AEKko koordinatzaile Amaia Lasaga Bujandak. Bi ordezkariokin batera parte hartu zuten prentsaurrekoan Gasteizko Auzoa zenbaitetako Euskaraldia Ba-tzordeetako kideek. Gasteizko Korrikaren Koordinatzaile Amaia Lasagak Korrikaren lekukoa esku artean zuela hartu zuen lehen hitza: "Euskarak, beste askok bezala, guztiok kolpatu gaituen pandemiaren eraginak nozitu ditu. 2021. urtean zen, berez, ospatzekoa 22. edizioa, baina egoerara moldatu beharrak Korrika urtebete atzeratu behar izatera eraman gintuen. Hala ere, berehala lanean hasi eta Korrikatik eta Euskaraldiatik erabaki irmoa hartu genuen: bi urteko geldialdiaren ostean, hitzaren eta ekintzaren urtea izango zela 2022a". Azaitz Unanueren hitzetan, "aurtengo euskararen zikloa ez da Korrikarekin amai-tzen. Hilabetez hilabete sorturiko indarra baliatu behar dugu euskararen erabilerari hauspoa emateko. Gasteizen euskaraz bizitzea posible dela frogatuko dugu, baina horretarako ezinbestekoa da herritarron hizkuntza-ohituretan eragitea, eta gure hizkuntza erabiltzeko gune erosoak sortzea. Lan hau aurrera eramateko ezinbestekoa da herritar askoren parte hartzea". Eta gaineratu zuen: "Gaurko deialdia zuentzat da, auzoetan hurbileko lan hori lantzeko prest zaudeten kideontzat, azken finean hizkuntza ohiturak aldatzeko ahalegina gertuko harremanetan hasten baita. Espazio txiki horietan gertuko elkarrizketa batek sortzen duen binkulu horretan sor-tzen baitira konplizitateak, adostasunak eta elkarren arteko tratuak.
Euskaraldia tratu bat baita, milaka Belarriprest eta Ahobizik osatutako tratu bat,
euskaraz hitz egiteko, entzuteko eta ibiltzeko oinarria jartzeko gizarte-tratu bat. Adostasun horren oinarria norbanakoak badira ere, mota askotariko entitateak ere barne bildu ahalko dira Ariguneen bitartez euskara erabiltzeko espazio edota taldeak eraikiko baitituzte". "Gaur hemen egiten dugun lekuko aldaketa hau sinbolikoa Korrika batzordeen eta Euskaraldia batzordeen artekoa era bada. Dagoeneko batzuk martxan daude eta berehalako batean beste zenbait ere bilduko zaizkigu, gaur hemen plazaratuko ditugun Auzo Batzordeetan parte hartzera deitzen zaituztegu eta horretarako zenbait auzo batzordeetako kideek orain arteko Euskaraldia zer ekarri dien adieraziko digute. Mila esker beraz, auzoaz auzo lan horrekin Euskaraldia handi egiten baituzue", ondorioztatu zuen.
Ildo beretik, beraz, atzo burututako ekitaldi honek zenbait helburu ditu. Lehena, 2022an Korrikarekin hasi zen euskararen zikloari jarraitasuna ematea da, Korrikak Euskaraldiari pasako dio lekukoa. Bigarrena, auzoetako dinamikak aurrera eramango dituzten auzoan auzoko Euskaraldia Batzordeak aktibatzea izan zen, hemen ere Korrika Batzordeei lekukoa hartuz. Ekitaldi honekin batera, maiatza bukaeran eta ekainaren hasiera bitartean deitutako zenbait Auzotako Euskaraldia Batzorde Irekien egutegia plazaratu zuten. "Deialdi hau herritarrei begira eginda dago, norbanakoei begira, auzoetako parte hartzea bultzatu eta tokian tokiko entitateen lanketa bultzatuko dutenak. Hizkuntza ohiturak aldatzeko ahalegina gertuko harremanetan hasten baita", azpimarratu zuten. Hala, Gasteizek, dagoeneko izena eman du 2022ko Euskaraldian. Bertako erakunde, entitate eta herritarrak eskuz esku arituko dira berriz ere ekimen hori aurrera eramateko orduan. Aurten, Euskaraldia, azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean ospatuko da. Hitzez ekiteko garaia izango da leloa, pandemiak hustu dituen kaleak eta gogoak bete eta "euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izaten ahaleginduko gara ekimen honen bitartez", nabarmendu zutenez. l
Xehetasunez
l Helburuak. Atzo burututako ekitaldi honek zenbait helburu ditu. Lehena, 2022an Korrikarekin hasi zen euskararen zikloari jarraitasuna ematea da, Korrikak Euskaraldiari pasako dio lekukoa. Bigarrena, auzoetako dinamikak aurrera eramango dituzten auzoan auzoko Euskaraldia Ba-tzordeak aktibatzea izango da, hemen ere Korrika Batzordeei lekukoa hartuz. Ekitaldi honekin batera, maiatza bukaeran eta ekainaren hasiera bitartean deitu ditugun zenbait Auzotako Euskaraldia Batzorde Irekien egutegia plazaratu zuten. "Deialdi hau herritarrei begira eginda dago, norbanakoei begira, auzoetako parte hartzea bultzatu eta tokian tokiko entitateen lanketa bultzatuko dutenak. Hizkuntza ohiturak aldatzeko ahalegina gertuko harremanetan hasten baita", azpimarratu zuten. Hala, Gasteizek, dagoeneko izena eman du 2022ko Euskaraldian, atzo antolatzaileek azaldu zutenez.
Euskaraldiaren antolatzaileak atzo bildu ziren Farelina lorategian, euskararen erabilera bultzatzen jarraitzeko
Arabako erakunde, entitate eta herritarrak eskuz esku arituko dira berriz ere ekimen hori aurrera eramateko