INGURUNE bat ez da ezer bere pertsonen ekimen gabe. Askotan somatu dugun kontua da. Are gehiago egoerak ez badu laguntzen; koronabirusaren pandemiak gogor astintzen badituen Busturialde eta Lea-Artibaiko gizarteak. Egunerokotasuna izugarri baldintzatuta, azken bi urteetan moldatzera behartuak izan gara. Baina egoera aldakorrek beti ekar-tzen dituzte alde txarrak eta onak. Eta garai latzenak pasatu ostean, zeren oraindik ez zaio amets gaiztoari guztitz amaiera eman, DEIA egunkariak eskualde bietako argi-izpi bilakaru diren zortzi erakunde eta norbanako saitu nahi ditu, gizarte-esparru desberdinetan ari-tzen direnak. Markina-Xemeingo Artibai Mendi Elkartea, Eñaut Elorrieta kantari gernikarra, Artibai Kirol Elkartea, Mundakako Gazte-Zar Mendi Taldea, Bermeo World Tuna Capital, Gernika-Lumon kokatutako Euskal Herria Museoa, Bermeoko Gurutze Gorria eta Lurgaia Fundazioa dira hauek, zeinek datorren irailaren 30ean Bermeoko Nestor Basterretxea Aretoan ospatuko den ekitaldi baten txalotuko dituen. Hitzordua jarria dute arratsaldeko 18:30etarako.
Jakina da mendia aritzea oso gustoko dela Euskal Herrian. Zer esanik ez, gainera, koronabirusak eragindako osasun-larrialdian. Milaka eta milaka dira mendietara jotzen duten pertsonak, kirola egin, naturaz gozatu edota aire librean disfrutatzeko. Urteak dira gure mapa mendi elkartez josi zela, ohitura handikoak bihurtu direnak. Eta bada elkarte bat zorioneko dela, bere 75. urtebete-tzea betetzen baitu: Alpino ezizenaz ezagutzen den Artibai Mendigoizale Taldea. Marije Aransolo da bere arduradun, eta argiro azaltzen du zein den euren aportazioa: "mendizaletasuna duten markinarren gozamenerako gabiltza elkartean". Eta ezin liteke esan geldirik daudela, zeren urteetan egindako milaka irteeraz gain, klubak beste hainbat ekimen antolatu ditu: bidaiak, Mendi Astea, film emanaldiak....
"Saiatzen gara ekimenak antola-tzen, ez bakarrik mendietara jotzen", diote. Aurten bertan, bere urtebete-tzean, Arabako Markinara lau irteera egiteko proposamena zabaldu dute. Arabako Markinara Lea-Artibaiko Markina-Xemeindik, hori bai. Asteburu honetan dute azken hitzordia. Mendizaletasunaren afizioak izandako aldaketei dagokienez, Aransolok dio "koronabirusaren kontuarekin asko" izan direla naturara jo dutenak, "nahiz eta askok era indibidualean eta ez hainbeste taldera". Hala ere, 700dik gora bazkide ditu Alpinok. Bestetik, gazteak elkartera hurreratzearen beharraz jardun dira zuzendaritza taldekoak. Testigua pasatzeko ordu iritsi dela eta, "belaunaldi berriei" hots egin diete, "hurreratzeko". 1946ko apirilaren 18an egin zuen Maaxa-Kalamuan Alpino edo Artibai Mendigoizale Taldeak bere lehenengo ekintza ofiziala, postontzia jarri zuten mendi tontorrean. Eta ordutik ona berebiziko bilakatu da Markina-Xemeinen.
Berebizikoa ere bada Eñaut Elorrieta (Gernika-Lumo, 1975). Kasu honetan, Busturialdeko, Bizkaiko eta Euskal Herriko kultur arloan. Musikagitzak, zehatzagoak izateko. Izan ere, Ken Zazpi taldearen abeslari hasita eta ostean bere bakarkako ibilbidean, jendartean hain ezagun diren hainbat kanta osatu ditu. Nork ez du ezagutzen Ilargia, Zenbat Min, Haizea, Itsasoa Gara, Zapalduen Olerkia edo Tren Luzea kantak? Ez bairik gabe, euskaldun askoren barnera arte sartu diren piezen egile da Elorrieta. Ibilbidea ere luzea du: zor-tzi diska taldearekin -Atzo da bihar (2001), Bidean (2003), Gelditu denbora (2005), Argiak (2007), Zazpi urte zuzenean (2009), Ortzemugak Begietan (2010), Ken Zazpi & Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (2013) eta Phoenicoperus (2015) argitaratu ditu; baita beste bi barkarkako lanean Deserriko kantak (2013) eta Irteera argiak (2019)-. Zuzenekoak ere, ugari eman ditu. Bai Euskal Herriko hainbat txokotan, eta baita gure mugetatik haratagokoetan ere.
"Ipar baltzetan Aurrera. Mendabaldetan Aurrera. Txingor-euritan Aurrera, Aurrera beti Aurrera". Ondarroan bereziki maitea den kirol elkarte baten erreserkiaren lehen lerroak baino ez dira. Baina talde batenganako sentimendua ederki islatzen dutenak. Handiak bere txikitasunean, Bizkaiko udalerri gutxik esan dezakete goi-mailako bi futbolari herritar dituztela: Athletic Club-eko Iñigo Martinez eta talde zurigorrian aritutako baina orain Londoneko Chelsea-n dabilen Kepa Arrizabalaga. Ondarrutarrak izateaz aparte, badute beste lotura bat: maila gorenera iritsi baino arinago biak dira txikitan Aurreran hasitakoak.
Baina Aurrera askoz gehiago da. Historiari dagokionez, aurten ehungarren urtea betetzen du. Garai onak eta zailak bizitakoa, gaur egun Hirugarren mailan jokatzen du, 2015-2016 denboraldian igoera lortuta nahiz eta ostean berriz bueltatu Ohorezko Maialara eta orain gutxi gorako kategoriara bueltatu. Bere historia luzean zehar, gainera, Zaldupe futbol zelaiak Errege Kopako zenbait neurketa jaso ditu. Eta taldea urte askotan Gipuzkoan joka-tzen izan baden ere -1945etik aurrera-, 2014etik Bizkaiko Federazioak antolatutako txapelketetan hartzen du parte. Ehunka herritarrez osatua, txikienetatik handienetara, milaka ondarrutarren etxe izan da Zaldupe, Aurrerako elastikoa soinean jarrita. Eta ehun urte bete badituen ere, Ondarroako elkarteari dion maitasunak baditu, etorkizuna ziurtatua dauka.
Etorkizunera ere begi onez begiratzen dio Mundakako Gazte Zar Mendi Taldeak. Izan ere, hain zaila izan litekeen belaunaldien arteko loturari eutsi dio. 1985ean sortua, eta bi urtez Alpino Tabiraren aterpean, kostaldeko herriaren ikur izan da urte askotan. Mundakatik inguruko, Bizkaiko, Euskal Herriko eta atzerriko hainbat tontorretan izan da. Sorrera itzela izan zuen, hainbat ume, gaztetxo eta nagusiren parte-hartzearekin; nahiz eta urteak pasa hala, egoera pixkat zaildu zen. Baina zuzendaritza talde berria izanda, eta nahiz eta koronabirusak onik ez dio egin, hasi dira berriz jardunean, tontorrak konkistatzen.
Hala ere, taldearen sorreran berebiziko bi pertsona ere badira: Iñaki Urrutia eta Ameli Oleaga. Senar-emazte, berak hartu zuten taldea sortzeko lanik nagusiena. "Ez ziren garai errezak, baina lan nahikoa egin genuen taldea aurrera ateratzeko", diote. "Mundakan bazen gogoa mendian aritzeko, baina talde ederra sortu genuen. Eta hasieratik ume asko izan genituen. Eskola Kirola delako programan ibiltzen ginen, igandero, hara eta hona Bizkaiko mendietan barrena. Eta gu oso gustora", dio Urrutiak. "Mendiaz gain ere, irteerak egiten genituen. Eta saiatzen ginen beste kontu batzuek ere irakasten, tartean adibidez suteen kontrako ikastaroak". Elkartearen sorreraren gakoetako bat ere azaltzen du Oleagak: "inguruan hainbat pertsona ziren, umeekin mendira joaten zirenak zaintza lanetan. Mari Carmen Ayneto, Otso, Santi Larrauri... Eta horiekin ibiltzea gozagarria zen". Izan ere, Gazte Zar Mendi Taldeak gaur egun edadez nagusiagoak diren horien memorian dago. "Zer egun ederrak pasatzen genituen mendian!", dio Urrutiak. "Ze oroitzapen onak!", gaineratze du Oleagak. Tartean-tartean ere, ibilbide bereziak ere egin zituzten, irteerak.
Bada, "urteetan zehar asko ibili ostean", aitzindariek garai berrietarako erreleboa hartu dute. Orain Iagoba Agirresarobe da lehendakari. Bere ere, orain dela hamarkadak hasi zen mendian, Gazte Zar taldeari esker. Egoerak ez dira bateragarriak, "baina justu hasi ginen koronabirusaren kontua hasi zenean. Eta bai, mimentu haietan zaila izan zi-tzaigun ekintzak egitea". Hala ere, eta pixkanaka-pixkanak egoerak hobera egin ahala, hasiak dira jardunean. Adibidez, oraintsu izan da talde bat Nafarroa aldean, Isaban, Hiru Erregeen Mahaiaren tontorrera igotzeko. "Talde polita etorri zen, gogotsua. Eta garrantzitsuena zera da: etorkizunean ere handik-hemendik arituko garela",
Eta Mundakatik kilometro gutxira Bermeo dago. Kostaldeko bi udalerri, Bermeok bere DNA, du gordea arrantza, ondo gordea gainera. Bertoko ontziek 1956an eta 1965ean egin zituzten Dakar kanpainak mugarria izan ziren tunidoen arrantzan eta odutik gaur eguneraino sektore potente bilakatu da. Ez bakarrik Bermeon, Euskal Herrian baizik. Hona hemen arrazoiak: 50 ontzi atunketari, 25 baxurako ontzi, munduko tunido tropikalen harrapaketen %10, zuzeneko eta zeharkako 6.000 enplegu baino gehiago, presentzia munduko erakunde kudeatzaileetan, ontziola espezializatuak ontzi izozkailuen eraikuntzan, ontzi atunketarien diseinu, ingenieritza eta eraikuntzaren %95a Euskadin eginak dira... Hala ere, eta nahiz eta egoera ona den, orain zenbat urte egindako hausnarketatik Bermeo Tune World Capital (BTWC) delako erakundea sortu zen. Etorkizunaz eta atunaren arrantzaren jasangaritasunez arduratuta, erakunde publiko eta enpresa pribatuek nat egin zuten. Munduko populazioa handituko dela aurreikusita eta klima aldaketa dela eta, BTWC-ek zeregin berezia du: "maila globalean susta-tzen du atunaren inguruko kudeaketa jasangarria, baliabide naturala den heinean, ezagutza zientifikotik eta praktika onen lidergotik abiatuta". Bertan biltzen dira hainbat erakunde. Udala, Aldundia eta Jaurlaritzaz gain, kontserba-enpresak, Azti zentro teknologikoa, Hazi Fundazioa, Bermeoko Arrantzaleen Kofradia, sektoreko enpresak... Bermeo Tuna World Capital aliantza publiko-pribatua da. "Proiektu bat denona eta denontzat", laburbiltzen dutenez.
Izan ere, sektore honen hainbat kate-begi ditu. Eta guztiak zaintzean datza gako nagusia. Ez bakarrik itsasoan, baita lur gainean ere; Indikoa besalako ozeano urrunetan, baina baita Bermeon bertan. Eta horrexegatik, Bermeo Tuna World Capital-ek hainbat ekimen antolatzen ditu, mta askotakoak: jarunaldi teknologikoak, dastaketak, pintxo lehiaketak, ostalarientzako formazio jardunaldiak, atunaren iraunkortasunari buruzko jardunaldi teknologikoak, ideia berrien lehiaketak... Orain kokaleku berri baten esperoan daude, euren lana zentralizatzeko. Non eta Bermeon, atunaren munduko hiriburuan.
Kokalekua ezin liteke hobea izan, Euskal Herria Museoak 1733.urtean eraikitako Alegria jauregi barrokoan du egoitza. 1982. urtean eskuratu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak orubea eta, "Euskal Herriaren esanahi historiko, politiko eta kulturala ulertzen lagunduko zuen espazio bat sortzeko asmoz," eraikina zaharberritu eta museo bihurtzeko lanak gauzatu zituen. Orduantxe hasten da bere jarduna.
Lau solairutan dago egituratuta: beheko solairuan, "Euskal Herriko bizimodua baldintzatzen duen ingurune fisikoa ezagutarazten da"; lehenengoan, "bilakaera historikoa eta egungo egitura politikoa eragin zuten gertakariak aurkezten dira"; bigarrenean berriz, "kirola, sinesmenak, dantzak, musika, gastronomia eta hizkuntza bezalako adierazpen kulturalak dira aztergai". Azkenenengo solairua, ganbara, "aldibaterako erakusketetara zuzendutako espazioa da". Eta urteetan zehar hainbat erakusketa handi hartu ditu. Azkena, Ernest Hemingway idazle handiak Euskal Herrian utzitako ondareari buruzkoa, Hemingway & Euskal Herria izenburupekoa. Izan ere, Nobel saria jaso zuen idazle estatubatuarraren marka ugari daude Bizkaiko kostaldeko herrietan. Aldez aurretik ere, oso esanguratsuak izan ziren Emakumeak eta Pelota, Jose Arruebarrutik edota ...ren Gernikak-Los Gernika de... mostrak. Azken honen bitartez, eta Xabier Sáez de Gorbea euskal arte adituaren didaritzapean, Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxearen lanak izan ziren ikusgai.
Felicitas Lorenzo buru duela, Euskal Herria Museoa gune didaktikoa da, baita jakintzarako txokoa ere. Eta aurtengoa urte oso berezia izan dute. Museoak 1991ko uztailaren 31n ireki zituen ateak lehen aldiz eta ordutik gaur eguneraino mantendu du bere ekintza-programa. Dagoeneko 30 urte daramatza euskal kultura eta historia zabaltzen, erakusketa eta mota guztietako publikoarentzako jardueren bidez. Urteurren hau dela eta jarduera egitarau berezi bat diseinatu zuten, uztailaren 18an hasi eta hilaren 31ra arte luzatu zena. Hiru hamarkadetan egindako lanagatik jasoko du Laboral Kutxa DEIA Hemendik saria Euskal Herria Museoak. Hiru hamarkada ondarearen jagole izaten, zeregin horretan jarraituko du Gernika-Lumon kokatutako erakusketa guneak.