Buscar
Bizkaia

Kudeaketa aurreratuaren brontzezko domina jaso du Gernika-Lumoko turismo bulegoak

1984. urtean sortu zenetik, “milioi eta erdi bisitari artatu” dituela azaldu dute Gernikako ordezkariek
Gernika-Lumoko turismo ordezkariak.
Gernika-Lumoko turismo ordezkariak.

Euskalit erakundeak ematen duen kudeaketa aurreratuaren brontzezko saria jaso du Gernika-Lumoko turismo bulegoak. Aspaldi ateak ireki zuenetik –1984 urtetik, zehazki– milioi eta erdibisitari artatu dituen zerbitzuak “urteetan egindako lanaren ordaina” jasoko du Donostian gaur ospatuko den ekitaldian. Iñigo Magunagoikoetxea udaleko zinegotziak saria “gaur eguneko lan taldeak egiten duen esfrotzuari” egokitu zaiola azpimarratu zuen, “egiten duten lan handiari”. Gaineratu dutenez, aintzatespena ez da nolanahikoa. “Turismo arloan ezaugarri hauek dituen Euskadiko lehen erakundea” dela nabarmendu dute.

Badu Gernika-Lumok bisitariak erakartzeko ahalmena. Eta horretarako apropos egokitutako eraikinek –Bakearen eta Euskal Herria museoak, bonbardaketa garaiko bunkerrak, Jai Alai frontoia, Ba-tzarretxea, Merkatua...– eta inguruneak ere –Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erdigunean kokatuta dago– bere alde jokatzen dute. Baina eguneroko jarroatu beharreko lana da turistak herrira etor-tzea. “Ez da dena azpiegituren alde jokatzea, baizik eta sektoreak, guztiak, bere lane egiten du kontu honetan”, dio Magunazelaiak. Eta horretarako Gernika-Lumok badu bere estrategia propioa.

“Turismo bulegoak kudeaketa aurreratuaren eredua erabiltzen du erreferentzia gisa” bere kudeaketa ebaluatzerakoan, Eta Euskalit erakundearen ebaluazio klubeko kideen egindako kanpo-ebaluzario batek adierazi du bere jardunak saria merezi duela. “Ildo horretan, nabarmendu behar da kudeaketaren esperruan “egindako bide luzea, urteetan zehar ain-tzatespenak jaso baititu” turismo bulegoak, Besteak beste, 2005 urtean turismo Q delako saria lortu zuen; 2014, 2016 eta 2021 urteetan bikaintasunaren aldeko konpromisoak berretsi zituen; eta 2018 urtean, azkenik, Quality Innovation Award delako izendapena jaso zuen.

Plangintza

Azaldutakoaren arabera, kudeaketa aurreratuaren esparruan zenbaitzuk dira eguneroko arloan eragiten duten plangintzak. Bada, Gernika-Lumoren kasuan, bost dira: alde batetik, eta estrategiaren alorrean, udalerriak badu 2023-2026 urteetarako zehaztutako turismo jasangarriaren plana estrategikoa. Eta bulegoak egiten duen edozein lanetan, bere aliatuak baliatzen ditu. Zehazki, 54 aliatu estrategiko maneiatzen dituzte, tartean direlarik herriko zenbait erakunde: zesta punta eskola, Itsasmendi upategia, bisitak antolatzen dituzten enpresa, tabernak, jatetxeak edota merkataritza-saltokiak, Bestetik, eta berrikuntza izanik hizpide, 30 proiektu berritzaile garatzen lagundu dute turismo bulegotik. “Guretzako oso garrantzitsua da sari hau lortzea, ze gure helburu nagusia saritzen du: Gernikara-Lumora datozen bisitarien kopurua igotzea, eta horiek udalerrian egiten duten gastua handitzea”, adierazi zuen Magunagoikoetxea zinegotziak.

Etiquetas
2022-12-15T08:01:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo