Astero bezala, Bilboko Udalak kultur-agenda zabala prestatu egin du. Hala, astelehen honetatik igandera bitartean, Deustualdeko Klown Jaialdia, Errekaldeko XI. Umorezko Antzerki Erakustaldia eta Dantza Plazetan bezalako ekimenek hartuko dute protagonismoa urian.
Arte eszenikoak
Bilboko Zirkuitua
Bilboko Zirkuitua ekimenak Bilboko eta bere inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen ekimena da, gehienak amateurrak edo erdi-profesionalak
- Otsailak 23, 19:00etan, Altamirako Udaltegian. Amets Bete - Pareja abierta
- Bikote progrea, non gizona den askatasunaz gozatzen duen bakarra. Neskak, mutila behin eta berriro desleial izatearekin gogaituta, bere buruaz beste egiteko saiakerekin erantzuten dio. Azken irtenbidetzat, bikote irekia izatea proposatzen dio mutilak. Baina, orduan, berak oso berezia den norbait ezagutzen du
Deustualdeko Klown Jaialdia
Deustualdeko Klown Jaialdiak clowna, pailazoen artea, adin guztietako pertsonei hurbiltzea du helburu.
- Otsailak 23, 19:00etan. Deustuko Udaltegia. Kancaneo Teatro - Ovolucionando. Publiko gaztea eta heldua
- Umorezko ikuskizun honetan, umetokiaren barruan kokaturik, publikoak I-8 eta I-527325, Hormona Luterizanteak hautatutako bi Obulak, laguntzen ditu. Ovolucionando natura ziklikoaren jatorriaren sinpletasuna eta organikotasuna erakusteko iristen da, bizitza, ziklo menstrualaren eta bere fase guztien ederra erakusteko.
- Otsailak 24, 18:00etan. San Inazio - Ibarrekolandako Udaltegia. Ganso & Cía- Panoli kabareta. Hizkuntza barik. Publiko guztientzat
- Artista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperientziarik ez izan arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten. Autoestimu gaindosi horren emaitza da Panoli Kabareta. Zirku edota vodevil-aren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu.
Errekaldeko XI. Umorezko Antzerki Erakustaldia
Antzerkia otsaileko ostegunetan iristen da Errekalde auzora, Errekaldeko Umore Antzerki Erakustaldiaren edizio berriaren bidez.
- Otsailak 23, 19:00 etan, Errekaldeko Udaltegia. Eneritz Artetxe (Dxusturi Teatroa) - Lakoste
- Ironiaz zipriztindutako testu honetik hasten da “Lakoste” bakarrizketa. Bertan pertsonaia surrealista batek hainbat gai partekatuko ditu ikuslegoarekin zuzenean: artisten bizimodua, arrarotasuna, familia estandarra, menopausia… Umore absurdoak eta bufoien lengoaiak zeharkatzen duen proposamen hau egituratu dugu ikuslegoarenan barrea zein hausnarketa aldi berean sortarazteko asmoz.
Euskal folklorea
Dantza Plazetan
Dantza Plazetan programarekin, Bilboko plaza eta kaleek tradiziorik handieneko kultur programetako bat jasoko dute. Programa honen helburu nagusia euskal folklorea sustatzea eta balioestea da, erromeriak, dantza alardeak, erraldoien desfileak eta plaza publikoetako kalejirak ospatuz.
- Otsailak 25, 11:30ean San Inazio - Erraldoien kalejira Ondalan Erraldoien Konpartsarekin
- Otsailak 25, 12:00etan Kirikiño Plaza (Irala) - Dantza, poteoa eta erromeria Batasuna Arraizbide Dantza Taldearekin
- Otsailak 25, 19:00etan Basurto Geltokia - Ihauteriko dantzak Beti Jai Alairekin
- Otsailak 25, 19:00etan Karmelo Plaza (Santutxu) - Haur eta helduen dantza alardea Gaztedi Dantza Taldearekin
- Otsailak 25, 20:00etan Santiago Plaza (Zazpi Kaleak) - Erromeria Salbatzaile Dantza Taldearekin
Erakusketak
Expodistrito
Expodistrito, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa, beste edizio batekin iritsi da.
Aste osoan.
- Abandoko Udaltegia - Gervasio Sánchez - Violencias mujeres guerras - Argazkigintza
- Emakumeek eta neskatoek desberdinkeria larria jasaten dute planeta osoan zehar, gatazka armatuetan larriagotzen dena. Gervasio Sánchez-en argazkiek gerretako biktima zibilen istorioak aldarrikatzen dituzte, eta erakusten dute nola gatazkek amaitu ondoren ere irauten duten.
- La Bolsa Udaltegia - Oksana Volos - Arte birziklagarria
- Artista ukrainar honek era bateko eta besteko estiloekin eta gaiekin lan egiten du: estalkiak, botoiak, kremailerak, tresnak eta lanabesak. Errusiak Ukraina inbaditu ostean etorri da Euskadira, eta hutsetik hasi du bere bizimodua, bere artea erakutsiz. «Nire oinen pean aurkitze dudan guztia eta ezertarako balio ez duela dirudien guztia bihurtu daiteke arte», adierazi du.
- Otxarkoagako Udaltegia - Rafael Alonso - Hiria, loreak, itsasoa…- Margoa
- Rafael Alonsok saiakuntzaren emaitza plastikoak erakusten dizkigu. Era bateko eta besteko teknikak eta gaiak erabiltzen ditu, ez dira ohikoak, eta irudikapen joko bat darabil horretarako, bi dimentsiokoaren eta hiru dimentsiokoaren artekoa, gardenki eta geruza bidez gonbidatzen gaituelarik obra bakoitzari beste begirada batekin begiratzera.
- Santutxuko Udaltegia - Vicente Ferrer Fundazioa- Viaje A La Ciudad Del Infinito - Argazkigintza
- Anantapur-ek "hiri amaigabea" esan nahi du, eta Indian dago. Infinituak moldatzen du hango paisaia idor baina aldi berean esperantzagarria, non milaka pertsona bizi baitira. Erakusketak, bada, Vicente Ferrer Fundazioaren lana erakusten du argazki bidez: nola lan egiten duten idortearen kontrako baliabideekin, hezkuntza inklusiboarekin, emakumeen ahalduntzearekin eta kirolarekin. Eta nola horrek guztiak laguntzen dien transformazio sozialean.
- Castañoseko Udaltegia - Txoritxikiak - Nuestras aves invisibles - Argazkigintza: Vicente Leal Miren Ajangiz: testuak
- Haiekin bizi gara. Egunsentiarekin iratzartzen gaituzte, ilunsentiarekin urrumaz lo eragiten. Gure hegazti txiki ikusezinak dira, gure eguneroko ibilian laguntzen digutenak. Etorri ezagutzera!
- San Frantziskoko - Juanje Agirre - Espacio, Paisaje y Arquitectura - Eskultura
- Eskultura pieza hauek, arkitekturan erabiltzen diren ekaiekin, hutsarteak eta hutsuneak irekitzen dituzte, trinko den horretan eta sotil den horretan barneratzen, zer ilunean, zer argian, zer bigunean eta zer gogorrean; eta, horrela, paisaia batzuk sortzen dituzte, eskala arkitekturazkoago batzuetan birsortuak izateko proiekzio argia dutenak.
Literatura
Bidebarrieta Kulturguneak, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:
- Otsailak 20, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. Javier Castilloren “El cuco de cristal” liburuaren aurkezpena.
- Otsailak 21, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. “Literaturarekin Eztabaidak XXI. mendean” zikloaren hitzordu berri bat egingo da. Topaketa honetan Jon Bilbao eta Karmele Jaio idazleek hartuko dute parte, Txani Rodriguez idazlea moderatzaile dutela, eta familiak literaturan duen irudikapena izango dute hizpide.
- Otsailak 22, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. Manuel Vilas “Nosotros” liburuaren aurkezpena. 2022ko Nadal Sariaren irabazleak Galder Reguera idazlearekin hitz egingo du.
- Otsailak 23, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. Martin Ibarrolaren "La selva herida: expedición al Amazonas peruano" liburuaren aurkezpena egingo da. Hitzordu honetan egileak Miguel Gutiérrez-Garitano esploratzailearekin hitz egingo du. Saioa Almudena Cacho kazetariak eta Leire López del Pueyo aktoreak gidatuko dute.
Musika
Betiko Musika de Siempre
Betiko Musika de Siempre ekimenak Otxarkoaga auzoko Udaltegira hainbat musika estilotako sei kontzertu eramango ditu, helduei zuzendutakoak eta sarrera librea dutenak.
- Otsailak 25, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia. Alma Latinoamericana
- Musika-programa bat da, eta Latinoamerikako herri-musikako lanak biltzen ditu, XX. mendearen bigarren erdian artista ospetsuek, bakarlariek eta hirukote ospetsuek, batez ere, zabaldu zituztenak. Ibilbide bat egiten da hainbat generotan zehar (boleroa, chachacha, Peruko balsa, guarania, etab.), ahotsa eta gitarra protagonista dituzten musika moldaketa originalekin
Bilbao Distrito Jazz
Programa hau Bilbaina Jazz Cluben laguntzarekin antolatu da, eta hiriko auzoetara hurbiltzen ditu kontzertuak, generoan erreferentzia diren artistekin, askotariko, egungo eta kalitatezko proposamenekin.
- Otsailak 24, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia. Mariano Díaz & Javier Malosetti Band
- Argentinako jazz-rockaren erreferenteetako bat da Javier Malosetti. Oraingo honetan, Mariano Díaz maisu argentinarrarekin batera gidatzen duen laukote fresko hau aurkezten digu. Díazek, pianista, teklista, konpositore, moldatzaile eta produktore gisa, Pedro Iturralde, Perico Sambeat, Jorge Pardo, Sonny Fortune, Frank Lazy eta Gerardo Núñez bezalako musikariekin lan egin du.
Dantzaldiak
Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin.
- Otsailak 26, Casillako pabiloian, 18:00etatik 21:00etara.