Hilabete eskas bat falta da koronabirusaren pandemiaren ondorengo lehenengo Aste Nagusia ospatzeko, eta egitarau zabal-zabala prestatu egin dute hain bereziak izango diren jaietarako. Aste Nagusia iraungo duen bederatzi egunetan zehar, Euskal Folklorearekin eta Herri kirolekin erlazionatutako ehun jarduera baino gehiago eskainiko dira, besteak beste.
Udalak, euskal tradizioak, ohiturak eta kultura zabaltzearen aldeko apustuan, euskal kirolaren hainbat erakustaldi eta lehiaketa jasotzen dituen programazio osoa prestatu du. Izan ere, jaietan hiria dinamizatzeaz gain, helburua bilbotarrek eta bisitatzen gaituztenek Euskal Herriko historia eta ohiturak gertutik ezagutu ahal izatea da. “Elkar ezagutzea eta ezagutu gaitzatela” da Itziar Urtasunek aurkezpenean erabili duen leloa.
Eszenaratze bereziarekin, Garikoitz Otamendiren musikaz girotuta eta Onintza Enbeita bertsolaria eta Karmele Gisasola harri-jasotzailea lagun zituela, Itziar Urtasun Jaietako zinegotziak Euskadiko kultur eskaintza esanguratsu horren xehetasun guztien berri eman du. “Abuztuaren 21etik 28ra (igandetik igandera), eta kalean bertan, hiriaren bihotzean, Alde Zaharrean, hitzorduak, egunero, irisgarriak eta askotarikoak izango dira… erakustaldiak, alardeak, kalejirak, kontzertuak… eta euskara eta emakumea izango dira protagonista”, Urtasunek adierazi duenez.
“Izan ere, Aste Nagusia jai internazionala, anitza, herrikoia eta parte-hartzailea da, eta Udalaren helburua dibertimenduaren aldeko apustua ikusaraztea da, baina baita gure nortasuna, kultura eta tradizioak balioan jartzea ere”, nabarmendu du Jaietako Zinegotziak eta jaiez goizez, arratsaldez eta gauez gozatzera gonbidatu du. “Goizetik hasi eta arratsaldera arte euskal Folklore eta Herri Kirol egun batez gozatzeko, oinetako erosoak, lepoan lotutako zapia eta jai-programa bat eskura edo aplikazio ofiziala mugikorrean baino ez dira behar”.
Goizak txistulariak eta gaitariak igarotzean hasten dira
Eguneko plana, egunero, 10:00etan, Zazpi Kaleetan zehar hiria esnatzen duten txistulariekin eta gaiteroekin abiatuko da.
Lekukoa 8 erraldoiek eta buruhandien segizioak hartuko diote, 11:00etan, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra taldeko dantzari eta musikariek lagunduta, Euskal Museotik hasita egingo duen ohiko kalejiran. Bi orduko iraupena duten eguneko ibilbide desberdinak izango dira. Bilbao Aste Nagusia 2022 aplikazio ofizialak, kalejiraren ibilbidea zuzenean jarraitzeko eta bertara erraz sartzeko aukera emango du.
Baina pertsonaia horien egun handia abuztuaren 28an izango da, igandea, 10:30ean, Euskadiko hainbat herritatik –Kanbo-Lapurdi, Iruñea, Arrasate, Bergara…– etorritako erraldoien kontzentrazioarekin. 13:30ean Areatza izango da topalekua.
Modu berean, Aste Nagusi osoan, gura duenak Erraldoien erakusketa doan bisitatu ahal izango du Mariaren Bihotza plazako aztarnategian.
- Abuztuaren 20an eta 21ean, 10:00etatik 14:00etara.
- Abuztuaren 22tik (astelehena) 27ra (larunbata), Ostiral Handia barne, bisitarientzat zabalik egongo da 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.
- Igandean, hilak 28, 10:00etatik 13:30era bisitatu ahal izango da.
Kontuan hartzeko goizeko beste hitzordu bat Txistularien Alardea izango da, abuztuaren 28an, igandean, 13:00etan, Plaza Barrian. Aurten ere, Euskadiko herri askotatik etorriko diren txistulariez gain, Iñigo Eskubi metal taldea gitarran arituko da; Gorka Eskauriaza baxuan; Ander Zulaika baterian; eta San Anton Abesbatza Txaber Fernández zuzendari bilbotarraren gidaritzapean. Alarde horretan Xabier Solano musikari ospetsuak ere hartuko du parte. Gainera, Euskal Dantzak izango dira Oinkari taldearen eskutik.
Bertsoak eta bilbainadak eguerdian
Egitarauko hurrengo geldiuneak 13:00etan izango dira, Santiago plazan, bertsolarien eskutik, eta tabernaz taberna Alde Zaharreko kaleak girotuko dituzten eta Bilbotarrak taldearen eskutik etorriko diren bilbainadekin. Bilbainada gehiago Casilda Iturrizar Parkean entzun ahal izango dira, 12:00etan, eta Udal Musika Banda, egunero 12:00etan Areatzako Kioskoan.
Santiago Plazak bertso-saioak hartuko ditu egunero, 13:00etan, lehen mailako bertsolarien eskutik:
- Igandea 21: Amets Arzallus, Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal y Maddi Ane Txoperena;
- Astelehena 22: Ane Labaka, Jon Maia, Julio Soto y Miren Artetxe;
- Asteartea 23: Arkaitz Estiballes, Oihana Bartra, Maialen Akizu e Ibon Ajuria;
- Asteazkena 24: Maialen Lujanbio y Unai Iturriaga;
- Osteguna 25: Miren Amuriza, Aitor Etxebarriazarraga, Xabat Galletebeitia y Aitor Bizkarra;
- Ostirala 26: Sebastian Lizaso y Onintza Enbeita;
- Larunbata 27: Alaia Martin, Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi y Sustrai Colina;
- Igandea 28: Andoni Egaña, Saioa Alkaiza, Igor Elortza y Jone Uria.
Casilda Iturrizar Parkeak, Aste Nagusi bakoitzean bilbainada tradizionalen kokaleku nagusiak, protagonismo berezia hartuko du eguerdiro, bertaratzen direnei oso abesti ezagunak hurbilduko dizkien talde baten emanaldiarekin..
- Igandea 21: Los 5 Bilbainos
- Astelehena 22: Mapa Mundi
- Asteartea 23: Gau Pasa
- Asteazkena 24: Los Chimberos
- Osteguna 25: Los 5 Bilbainos
- Ostirala 26: Los Chimberos
- Larunbata 27: Gau Pasa
- Igandea 28: Mapa Mundi
Bilbainadez gain, Casilda Iturrizar Parkean talde horiek habanera doinuak, pasodobleak, eskualde eta nazionalitate ezberdinetako folklorea eskainiko dute, euskal musika, besteak beste.
Adiskideak eta Dunbots fanfarreak beste erritmo bat jarriko dute abuztuaren 26an (ostirala) eta 27an (larunbata), 13:00etatik 14:30era, Ledesma eta Diputazio kaleetan, eta 19:30etik 21:00etara, Alde Zaharreko kaleetan.
Horrela, Ostiral Handian –abuztuak 26–, 13:00etatik aurrera, “XXI Albokarien Tropela” izeneko kalejira hasiko da Arriaga Plazatik, hogeita hamar alboka, pandero eta gainerako musika-tresna autoktono baino gehiagorekin.
Garai berrietara egokitutako herri kirolak
Goizetan herri kirolen erakustaldien txanda izango da. Abuztuaren 24tik (asteazkena) 27ra (larunbata), 12:00etan, Arriaga plazan, herri-kiroletako modalitate guztiez gozatu ahal izango da, harri-jasotzea, txinga eroatea, aizkolariak, sokatira, gizon eta andre probak… hainbat une nabarmenekin
Besteak beste, abuztuaren 24an, asteazkenean, Herri Kiroletako Emakumearen Eguna; abuztuaren 25ean, osteguna, Pentatloi Lehiaketa (harrijasotzea, gizaproba, txingak, aizkora eta korrika); abuztuaren 26an, ostirala, 2022 Urrezko Aizkolarien Txapeldunen liga eta 50 kiloko txingekin Desafioa, Euskadiko azken bi txapeldunen artean; eta amaitzeko, hilaren 27an, larunbatean, 6 taldek parte hartuko duten askotariko proposamena: Lasto Jasotzea eta Lasto Botatzea, Ingude Jasotzea, eskorga-jokoa eta Harri-zulatzaileen Liga.
Bilboko Udalak leku nagusia ematen die emakumeei jaietako programazioan. Emakume bertsolariek egunero izango dute protagonismoa; hilaren 24an, asteazkena, Herri Kiroletako Emakumearen Eguna ospatuko da; 27an, larunbata, Emakume Pelotariaren Eguna; edo Emakumeen Bilboko V Ikurriña 2022 Emakumeen Traineru Ligaren Estropada, igandean, hilaren 21ean.
Pilota partidak goizez eta arratsaldez
Aste Nagusiak ez du beste klasiko bat ahaztu: pilotalekuan, Aste Nagusiko Euskal Pilota Txapelketa, Pilota Plazara Kirol eta Kultur Elkarteak antolatuta.
Azken asteburuan (hilaren 26tik, ostiraletik, 28ra, igandera), Erripako kaian dagoen pilotalekuan, lehiaketa hauetako norgehiagokak jokatuko dira: emakumezkoen eta gazteen mailakoak; eskolarteko Bizkaiko neska-mutilen artekoak; Joko Alai Tourreko lehiaketakoak senior mailan; eta Bizkaiko klubetako pilotari beterano federatuen artekoak.
Arratsaldeak dantzetarako dira
Aste Nagusiko arratsaldeak eguneko unerik berezienetakoa dira eta hirian zehar giro bikaina sortzen da. 19:00etatik aurrera, dantzetarako unea izango dira Plaza Barrian, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak (BDB) erakustaldiak, erromeriak, Larrain Dantza eta alardeak eskainiko ditu egunero, abuztuaren 21etik 28ra, eta Bizkaiko hainbat lekutik etorritako taldeen emanaldiak koordinatuko ditu.
- Igandea 21, Zerutxu (Markina);
- Astelehena 22, Goialde (Erandio);
- Asteartea 23, Gaztedi (Santutxu);
- Asteazkena 24, Salbatzaile (Kastaños);
- Osteguna 25, Alkartasuna (Bermeo);
- Ostirala 26, Urdaibai (Forua);
- Larunbata 27, Mikel Deuna (Iurreta).
Aste Nagusiko atal honetako unerik ezagunenetako bat asteartean, abuztuaren 23an, izango da, Euskal Herriko dantzarik errotuenetako baten inguruan, kalejira, fandangoa, jota, balsa, bolera, kateak edo bikoteak batzen dituen “Larrain dantza”. Hitzordu horretarako, Udalak jantzi tradizionalekin jantzita parte hartzera animatzen du, “Zatoz zure jantziarekin!” deiarekin. 20:00etan izango da, Plaza Barrian.
Traineruak Itsasadarrean
Aste Nagusian traineru lehiaketak itzuliko dira Itsasadarrera. Udalak, Deustuko Arraun Elkartearekin batera, bi estropada antolatu ditu abuztuaren 21ean, igandean.
- Lehen proba, Emakumeen Bilboko V Ikurriña 2022 Traineru Ligako Estropada, 11:45ean izango da.
- Jarraian, aurten XLIII. edizioa beteko duen Bilbo Hiria Estropadaren txanda.