Actualidad

Kutxabankek 330,5 milioi euroko irabazi garbiarekin itxi zuen 2022a

Edificio de Kutxabank de Bilbao

Kutxabank Taldeak 420 milioi eurotik gorako zerga ekarpena egin ostean 330,5 milioi euroko irabazi garbiarekin itxi du 2022. urtea, hau da, 2021ean baino % 52,7 gehiago. Emaitza hau 2029ko baino txikiagoa da, 25 miloii eurotik gora txikiagoa. Kutxabankeko zuzendari nagusiak, Javier García Lurueñak adierazi du "Erakundearen jarduera komertziala oso sendoa" izan dela, eta horrek "bere adierazle nagusiak nabarmen indartu" dituela, "hala nola, eraginkortasuna, kaudimena edo berankortasun ratioak, kudeaketa pertsonalizatua eta espezializatua gure negozio-ereduaren euskarrietako bat izanik”.

Kutxabank lurraldearen hobekuntza ekonomiko eta sozialarekin errotuta dagoen erakusle da urtean zehar akziodun bakar diren Fundazioen jasotako ekarpena, hain zuzen ere 322,7 milioi eurokoa, aurreko ekitaldietako irabazi eta erreserben kontura. Gainera, Administrazio Kontseiluak proposamena onartu du 2022ko emaitzen gaineko dibidendua berriro % 60koa izateko, 198,3 milioi eurokoa beraz.

Kutxabanken emaitzak Anton Arriola presidenteak eta Javier García Lurueña zuzendari nagusiak aurkeztu dituzte, goizean Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian egin den zuzendaritzako urteroko bileran. Bertan, bankuko akziodunen Fundazioetako presidenteak eta Kutxabankeko eta Cajasureko Administrazio Kontseiluetako kideak ere izan dira.

Arriola presidenteak positibo iritzi dio 2022an zehar Erakundeak bizi izan dituen zailtasunei aurre egiteko izan duen gaitasunari, Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerrak aurreikuspen ekonomikoen norabidea erabat aldatu baitu, eta ekitaldia baldintzatuta egon baita familiak eta enpresak estutu dituen inflazio handiarengatik, eta hazkunde ekonomikoaren moteltze nabarmenarengatik.

Finantza-merkatuek izan duten hegazkortasun nabarmenak kudeatutako aktiboen balorazioan jaitsierak eragin ditu, finantza-alorrak errentagarritasun txikia izaten jarraitu du, eta ez da gai izan kapitalaren kostua estaltzeko, nahiz eta interesen mailak gora egin.

Testuinguru horretan, Anton Arriolak azpimarratu du "hazkundeari eta diru iturrien dibertsifikazioari eragiten dien hausnarketa estrategikoa hasi dugu. Ez da eragiketa korporatibo konplikatuei buruzkoa, ez baitago halako asmorik. Gure negozio arloak modu organikoan sendotzeko aukera argiak dauzkagu. Zorionez, aukera horiei aurre egiteko baliabideak eta gaitasunak ere baditugu, gure DNA eta gure kultura mantenduz, baina aurrerantz urrats bat gehiago emonez”.

26/02/2023