Bizkaia

La Oreja de Van Gogh, Skakeitan eta Los Brincos taldeek kontzertua eskainiko dute 'Santixauetan'

Ermuko Udal Kultura sailak 2022ko Santixau jaietarako ekintzen egitaraua aurkeztu du

Ermuko Udalak iragarri duenez, Santiago Apostoluaren omenezko herriko jaietan La Oreja de Van Gogh, Skakeitan eta Los Brincos artisten emanaldiak izango dira. Zehazki, Udaleko Kultura Sailak ehun jarduera baino gehiagoren egitaraua aurkeztu zuen atzo, eta, zinegotziak aipatu zuenez, musika protagonista izango da txarangak, orkestrak, rock taldeak eta erromerierkin.

Ermuko zinegotziak Santixauetako kontzertu handiak nabarmendu nahi izan ditu: "La Oreja de Van Gogh" donostiarrak uztailaren 23an eta "Skakeitan" 16an, eta "Los Brincos" uztailaren 27an, jaien azken egunean.

Emakumezkoen eskubaloi ordezkariak suziria botako dute jaiei hasiera emateko

Jaietako jarduerak uztailaren 14an, osteguna, hasiko dira txarangen arteko ohiko jokoekin. Horiek aste horretan eta hurrengoan zehar gauzatuko dira, uztailaren 22ko playback probarekin amaitu arte. Egunik handienei hasiera, uztailaren 24ko txupinazoak emango die. Aurten, Anne Erauskin, Mirene Moreno eta Errotabarri E.K.E. emakumezkoen eskubaloiko ordezkariek hasiera emango diete jaiei, horien ibilbidea eta Ermuaren izena munduan zehar zabaltzeko egiten dutena aitortzeko.

Ohiko jarduerez gain (kirol-txapelketak, paella lehiaketa, sardina banaketa, haurraren eguna edo su artifizialak), Beatriz Gamizek aurreko asteburuko ekitaldiak azpimarratu ditu, ahoa gozatzen hasteko. Alde batetik, formatu txiki eta ertaineko kale ikuskizun gehiago izango ditugu txupinazoaren aurreko egunetan, baita animazio ikuskizunak ere uztailaren 25etik 27ra.

"Ilusioarekin eta Ermuko Udalaren eta Festa Batzordearen arteko elkarlan eta esfortzuarekin eratu dugu programa", azaldu du Gamizek. Jarduera anitzetako herriko 33 elkarte eta taldek osatzen dute egun Ermuko Festa Batzordea.

Ermuak berrehun eta berrogeita hiru mila euro bideratuko ditu herriko jaietara

Ermuak 2020ko jai nagusiko jarduerak ordaintzeko 243.000 euro erabiliko ditu. Horietatik 49.500 euro herriko elkarteek jasotzen dute diru-laguntza moduan, jarduera ezberdinak antolatzeko aukera izan dezaten. Gainontzeko kopurua ikuskizunen kontrataziora, azpiegituretara, baimenetara eta alokairuetara bideratzen da.

Amaitzeko, eraso sexistarik gabeko jaietaz gozatzeko eskubidea azpimarratu nahi izan du zinegotziak, berdintasuna eta errespetua nagusi izan daitezen. "Erasorik gabeko jai giroa nahi dugu, eta ermuarrek nahiz kanpotik datozenek ahalik eta ongien pasatzea espero dugu", adierazi du.

09/07/2022