Aste Nagusiko 2022ko kontzertu kartela aparta izango da aurten. Gaur, uztailak 14, La La Oreja de Van Gogh, Viva Suecia, Victor Manuel eta Pasion Vegaren agerpenak baieztatu dira hiriko jaietarako. Beste kontzertuen artean Mikel Urdangarin, Bilboko Orkestra Sinfonikoa (BOS), El Drogas, Bulego eta Dani Fernandez izango dira.
Bitartean, Oscar Martinez eta Leo Rizzi abeslariak eta Ainoa Buitrago abeslaria bilduko dituen Los 40 Principales-en eta Sergio Blazquez DJaren eskutik etorriko den Megastar Cope-ren ikuskizunak Europa Parkean izango dira, dagoeneko ezagunak diren Ana Menarekin eta En Tol Sarmiento (ETS) taldearekin batera, azken hori EITBko Gaztea irratiaren eskutik.
ABANDOIBARRAKO KONTZERTUEN AGENDA, 23:30EAN
Mikel Urdangarinek eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak irekiko dute oihala, abuztuaren 20an, lehen larunbatean, 23:30etik aurrera, “100/25 BOS-Mikel Urdangarin” proiektuarekin. Proiektu horren ardatza kantautore euskaldunaren hamabost kantu enblematiko orkestrarako moldatzea da.
Ondoren, Víctor Manuel, kantautore espainiar beteranoa eta musika- eta zinema-ekoizlea etorriko da igandean, abuztuak 21, 75. urteurreneko Tourrarekin: “La vida en canciones (El escenario lo cura todo)”. Abestiz eta errepidez betetako artistaren urte luzeak batu eta laburbildu gura dituen lan berria.
Abuztuaren 22an, astelehenean, rockaren klasiko batek hartuko du lekukoa, ordu eta leku berean: El Drogas. 80ko hamarkadan sortu zuen Barricada taldearen 40. urteurrena ospatzeko, musikariak talde nafarraren abestiz osatutako errepertorioa joko du.
Abuztuaren 23ko, astearteko gaua, Viva Suecia indie rock musika taldearentzat izango da. Bandak urte hasieran “La Voz del Presidente” azken albumarekin estreinatu zuen aro berriko abestiak hurbilduko dizkie bertaratutakoei.
Hurrengo egunean, abuztuaren 24an, asteazkenean, La Oreja de Van Gogh taldeak bere “Un susurro en la tormenta” bira aurkeztuko du. Bere kontzertuetan jada ereserkiak diren “Abrázame”, “Durante una mirada” edo “Sirenas” bezalako abestiak entzungo dira Abandoibarrako eszenatokian, taldearen lan arrakastatsu guztiekin batera.
Eszenatoki bera, Guggenheim Bilbao Museoaren itzalpean, ostegun gauean, abuztuaren 25ean, Bulego talde euskaldunaren pop bizi eta argitsuaren lekuko izango da. Boskotearen musikaren energiak, entzuleak harritzeko duten grina nekaezinaz gain, euskal musikaren promesa berrietako bat bihurtu du.
Ondoren, ostiralean, abuztuak 26, boyband Auryneko kide izandako Dani Fernándezen ahots urratua helduko da.
Abandoibarrako eszenatokiko kontzertuen zikloa Pasión Vegak itxiko du, larunbatean, hilak 27 “Todo lo que tengo”, lanarekin. Abestien mapa horretan artistak jatorriaz, askatasunaz, maitasun onaz, fedeaz, aldaketaz… egiten du berba, baina baita ezinezko maitasunez, malenkoniaz, elezahar zaharrez... ere, erritmo benetakoen eta unibertsalen bidez, hala nola, danzonetea, bachata, chacarera, bambuco zaharra, sangueo, rumba jarocha, ranchera, boleroa, bossa, zamba, tangoa… eta folklorerik herrikoi eta sakonenaren berezko beste estilo batzuk. Guztiak ere itsasontzietan sortutakoak dira, eta, lehen aldiz, espainiar interprete batek jorratzen ditu.
EUROPA PARKEA, 00:00ETAN, HILAREN 24TIK, ASTEAZKENETIK, AURRERA
Udalak jadanik baieztatuta zituen Txurdinaga auzoko Europa Parkeko zenbait kontzertu eta ikuskizun. Besteak beste, Ana Menaren emanaldia abuztuaren 24an, asteazkenean, 00:00etan., Hiri giroko poparen promesarik handienetakoa den artistak, eszenatokira hurbildu gura duten guztiak gozaraziko ditu pop-soul eta dance-pop fusioarekin.
Agertoki horretako beste ikuskizunetako bat Los 40 principales-ek hilaren 25ean, ostegunean proposatuko duena izango da Oscar Martinez eta Leo Rizzi abeslariaren eta Ainoa Buitrago abeslariaren eskutik.
Kartelean En Tol Sarmiento (ETS) ere izango da, EITB Taldeko Gaztea irratiaren eskutik, ostiralean, hilak 26, bere ska dantzari eta dibertigarriarekin. Aste Nagusiko azken gaua, hilaren 27a, Megastar Coperen unea izango da, Sergio Blazquez DJarekin eta nazioarteko dance-aren lehen postuetan dauden lanekin. Izan ere, gau horretan Zoilo, Adexe & Nau, Sweet California, Mike Goldman, Cuban Deejays, César AC eta Dj Garabato igaroko dira Bilbotik, ostiral horretan gune horretara hurbilduko diren milaka pertsona pizteko.