1939an sortu zen CCC enpresa Donostian, 85 urteetan zehar Gipuzkoan errotuta egon da Grupo Crescendo inbertsio-funtsak xurgatu zuen arte. 2020tik, Donostiako lan-zentroaren hustutzea gertatu da eta oinarrizko sailak; ikasleari arreta, informatika, kontabilitatea, marketing-a eta arlo komertziala Madrilera eraman dituzte.
Deszentralizazio prozesu horretan, inbertsio funtsak besta pauso bat eman du eta Donostian daunden 50 langileak, gehienak 50 urte baino gehiagoko emakumeak, Madrilera bidali nahi ditu edo, ez balira mugituko, kalera. "Baina hori guztia haratago doa, funtsa Latinoamerikara begira dagoelako deslokalizazioa bertara ere egiteko".
Gipuzkoako Kale Nagusian azaldu digu languile horien egoera Elias Minerrek, bera LABeko kidea da eta mahai negoziatzailean dago aholkulari gisa. Minerrek azaldu digu kaleratu nahi dituzten emakume horiek 30 urte baino gehiago daramatela lanean CCC-n "enpresa zutik mantentzen Donostitik azken urte hauetan".
12 urtez soldata igoerarik gabe egon dira langileak eta lankideak ez kaleratzeko helburuarekin nominak %30-ean murriztu izan zituzten. Horrexegatik guztiz lotsagarria deritzote kale gorrian uztea. Mahai negoziatzailean sindikatuak proposamenak egin dizkie enpresakoei langile horiek Donostian gera daitezen, horiek horrela, telelana egitea proposatu dute.
"Bilerak izango ditugu aste hauetan zehar" eta bilera horietan espero dute enpresaren baiezkoa lortzea telelana egiteko. Erantzun epeei buruz galdetuta, LABekoak esan digu negoziaketa bat hamar eguneko kontsulta duela eta handik hilabete baetera ejekutatu daitekela adostasuna egon ala ez, horrenbestez "horrek esan nahi du uztailak 8 edo 9rako langileak Madrilen edo kalean daudela".
Negoziaketak ez ezik langileak elkarretaratzeak egin dituzte egoera salatzeko eta bihar, maiatzak 31, udaletxearen aurrean egingo dute aste honetako azkena arratsaldeko 18.00tan.