Donostia – Erregaien batez besteko prezioak azken asteetan izandako beheranzko joera gelditu egin da Espainian, eta gasolina litroa 1,583 eurotan kokatu da, aurreko zazpi egunetan baino %1,15 gehiago; gasolioarena, berriz, %1,03 igo da, 1,66 eurotan finkatuz.
Gasolinaren batez besteko prezioaren lehen garestitzea da Estatuan azaroaren erdialdeaz geroztik, eta dieselaren kasuan, urriaren amaieratik.
Gasolinak sei astez jarraian egin du behera, eta gasolioak bederatzi aste zeramatzan, Europa Press albiste agentziak jaso duen Europar Batasuneko Petrolio Buletinaren arabera.
Gasolindegi bakoitzeko prezioen berri ematen duen txostena ezagutu bitartean, nabarmentzekoa da erregaien prezioen igoera hori, kon-tsumitzaile guztientzat oro har aplikatzen zen erregai-litroko 20 zentimoko hobaria kendu ondorengo lehenengo astean gertatu dela.
Aurrerantzean, hobari hori soilik profesionalen kolektiboarentzat mantenduko da, garraiolariak, nekazariak, ontzi-enpresak eta arrantzaleak barne hartuz.
Bestalde, bi erregaien arteko prezio-aldea zortzi zentimoen ingurukoa da aste honetan, gasolina baino garestiago jarraitzen du gasolioak, eta hortxe eusten dio azken 21 astetan.
Inolaz ere, bi erregaien egungo prezio horiek urrun daude uda honetan jotako maximoetatik: uztailean gasolina 2,141 eurora iritsi zen eta gasolioa 2,1 eurora.
Gainera, litroko 20 zentimoko laguntza indarrean jarri aurretik gasolinak eta gasolioak zuten prezioaren azpitik jarraitzen dute beste astebetez (1,818 euro lehenengoaren kasuan eta 1,837 euro bigarrenaren kasuan).
Gasolina litroaren prezioa orain urtebete baino %6,95 garestiagoa da, eta gasolioarena, berriz, %23,88 garestiagoa.
Ikraniako gerrak
Ukrainako gerrak markatutako petrolioaren prezio altuen egungo testuinguruan kokatu behar dira zifra horiek. Ostegun honetan, Europan erreferen-tziazkoa den Brent upelak 80 dolar inguruan kotizatzen zuen, eta Texas amerikarrak, berriz, 74,7 dolar inguruan.
Erregaien prezioa hainbat faktorek baldintzatzen dute, besteak beste, kotizazio espezifikoak (petrolioarenarekin zerikusirik ez duena), petrolio gordinaren bilakaerak, zergek, lehengaiaren eta logistikaren kostuek, eta marjina gordinek. Petrolio gordinaren kotizazioaren bilakaera ez da zuzenean erregaien prezioetan islatzen, aldi bateko dekalajearekin baizik.
Fluctuaciones. El precio de la electricidad bajará hoy viernes un 10% hasta los 105 euros el megavatio hora (MWh), de acuerdo con los resultados de la subasta celebrada en el mercado mayorista y el ajuste a abonar por los beneficiarios del tope al gas para compensar a las centrales que usan esta materia prima. Por franjas horarias, la electricidad alcanzará su precio más alto entre las 19.00 y las 21.00 horas, con 138 euros/MWh, y el más bajo, entre las 15.00 y las 16.00 horas, cuando su precio será de 70 euros/MWh. De no contar con el llamado “mecanismo ibérico”, el precio mayorista para mañana sería de 135 euros/MWh.