Buscar
Gipuzkoa

Landetxeko tabernak jaki osasuntsuak eskainiko ditu

Oiartzungo eraikin berriko zerbitzurako proposamenak 30era arte jasoko dira
Landetxeko tabernako barrualdea. | ARGAZKIA: N.G.
Landetxeko tabernako barrualdea. | ARGAZKIA: N.G.

Laster bukatuko dira Landetxe eraikineko lanak. Oiar-tzuar guztientzat irekita egongo da eta eraikina kulturaren, euskararen eta zahartze aktiboaren gune estrategikoa izango da. Taberna ere izango du eta honek eraikinaren izaera sortzailea eta komunitarioa indartu eta elikadura osasuntsuarekin eta tokiko eta sasoiko produktuen kon-tsumoarekin lotutako balioak sustatu beharko ditu.

Hala erabaki zuen azkeneko Osoko Bilkurak zerbitzu hau kudeatzeko kontratazio prozedura martxan adostu zuenean. Establezimendu berri hau kudeatzeko interesa duen edonork aurkeztu dezake bere proiektua, kontratuaren esleipena prozedura irekia bidez egitea erabaki baitzuten.

Proposamenak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 30a izango da. Informazio guztia Oiartzungo Udaleko webguneko Kontratatzailearen profilean dago eskuragarri.

Zerbitzua esleitzeko orduan, Udaleko sailekin eta herriko elkarteekin elkarlanean ekintza eta egitasmoak antolatzea ere baloratuko da: lehiaketak, torneoak, ekitaldi solidarioak, hitzaldiak...

Gosari, ogitarteko, pintxo, bazkari eta afariak eskainiko ditu eta ezarritako prezioen gainean %20ko deskontua egingo zaie erretiratuei.

Tabernak 173 metro karratu ditu, tartean 21 metro karratuko sukaldea. 102 lagunentzako lekua izango du. Gainera terraza handia ere badu.

Herritarrei zerbitzua emateko, zabalik egon beharko duen gutxieneko ordutegia zehaztu du Udalak: astegunetan 9.00etatik 21.00etara eta asteburu eta jaiegunetan 10.00etatik 0.00etara. Bertan programa-tzen diren ekitaldien egun eta ordutegian ere zerbitzua eskainiko du.

2023-01-24T06:58:03+01:00
En directo
Onda Vasca En Directo