Eskola-jazarpenaren Aurkako Nazioarteko eguna da gaur eta Onda Vascan Agueda Laraudogoitiarekin, Ikastolen Elkarteko KIVA programako arduradunarekin, hitz egin dugu honi buruz.
Laraudogoitiak azaldu du rolek pisu handia daukatela haurren antolaketa sozialean eta pertsonai batzuk sortzen dituztela gelan estatus bat izateko.
Gure entzuleek ere parte hartu dute elkarrizketan eta kontatu dizkigute haiek, iraganean, bizitako esperientziak.
Bestalde, arduradunak argi utzi digu hezkuntza dela bidea eta beti zigortu behar direla jarrera jazartzaileak nahiz eta haurrak maite izan.