Gipuzkoa

Larrialdi egoerei aurre egiteko eta lehen sorospenei buruzko ikastaroa DYA eta Azpeitiko Udalaren eskutik

Parte hartzea doakoa da eta Basazabal Jauregiak klaseak hartuko ditu, bi saiotan banatuta, bata apirilaren 29an eta bestea maiatzaren 6an
DYAk emandako sorospen-ikastaro bateko parte-hartzaileak
DYAk emandako sorospen-ikastaro bateko parte-hartzaileak / N.G.

Azpeitiko Udalak eta DYAk, elkarlanean, ikastaro praktiko bat antolatu dute herritarrei zuzenduta, larrialdi egoeren aurrean zer egin eta zer ez egin jakin nahi duten guztientzat.

Zenbait larrialdi egoeratan, erabakigarria izan daiteke nola jokatu jakitea. Egoera horietan erabakirik onena hartzeko, prestakuntza izatea funtsezkoa da eta hori da lortzen nahi duten Azpeitiko Udalak eta DYA iragarri duen ikastaroarekin,

Bi saio Basazabal jauregian

Ikastaroa Azpeitiko Basazabal jauregian izango da, 18,00etatik 20,00etara, eta bi saiotan banatuta egongo da.

Ikastaroaren lehen saioa apirilaren 29an (asteartea) egingo da, eta lehen sorospenei buruzko azalpenak emango dituzte hizlariek. Besteak beste, itolarriak, zauriak, erredurak, traumatismoak, bularreko minak, isurketak, garuneko tronbosiak, konbultsioak eta konorte galerak jorratuko dira.

Suspertze teknikak

Bigarren saioa maiatzaren 6an (asteartea) izango da, eta bihotz-biriken suspertzearen teknika eta kanpoko desfibrilagailu erdi automatikoaren erabilera praktikan jarriko dira.

Bi saioak osagarriak dira eta larrialdi egoera askori aurre egiteko oinarri sendoak eskaintzen dituzte.

Izen-emateak

Parte hartzea doakoa da ikastaroaren antolatzaileek azaldu dutenez, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da saioetan parte hartzeko.

Apirilaren 29ko saiorako izena eman daiteke honako estekan: https://www.dyagipuzkoa.com/eu/event/hitzaldia_ss-2/.

Maiatzaren 6ko saiorako, berriz, honakoa da izen-ematearen lotura: https://www.dyagipuzkoa.com/eu/event/llss_azp/.

Etiquetas
2025-04-15T13:55:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo