Irailaren hasierarekin batera, ikasturte berriari ekin dio BilbaoEszenak (Bilboko Udalaren Baliabide Eszenikoen Zentroak). Aurrekoetan bezala, aurten ere lau antzerki ikastaro eskainiko ditu: gazteentzako eta haurrentzako bi antzerki-tailer euskaraz; eta helduentzako Prestakuntza eta Sorkuntza Eszenikoko bi tailer, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.
Ikastaro horietan parte hartu nahi dutenek izena eman ahal izango dute irailaren 16tik (ostirala) 29ra (osteguna) Bilboko Udalaren webgunearen bidez.
Prestakuntza-proposamenak honako hauek dira:
- Prestakuntza eta Sorkuntza Eszenikoa. Euskera eta gaztelera.
Urteko ikastaroa (60 ordu) Prestakuntza eta Sorkuntza Eszenikoan oinarrituko da eta Nuria M. Cresek gaztelaniaz eta Maria Urcelayk euskaraz emango dute. Eskolak astelehenero (euskaraz) eta asteazkenetan (gaztelaniaz) izango dira, 19:30etik 21:30era. Jarduera horiek 185,60 euroko kostua dute, 152,80 euro langabetuak edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenentzako.
- Haurrentzako eta gazteentzako antzerki-tailerrak. Euskera.
Antzerki tailer hauek 45 ordukoak izango dira eta ostegunetan emango dira. 2006 eta 2010 artean jaiotako gazteentzat diseinatutakoa, 19:00etatik 20:30era izango da; haurrentzat diseinatutako prestakuntzaren kasuan, 2011 eta 2014 artean jaiotakoentzat, ostegunetan egingo da, 17:15etik 18:45era. Tailer hauen prezioa 120,10 eurokoa da matrikula arruntarekin eta 87,30 eurokoa langabetuentzat edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenentzat. Miriam Martxantek emango ditu biak.
Lau prestakuntza-proposamen horiek helburu berberak dituzte: antzerkian eta eszenaren munduan interesa duen edonori zuzenduta daude. Gainera, funtsezko bi esparru jorratuko dituzte: aktore-lana (energia, erritmoa, adierazpena, koordinazioa, emozioa) eta sorkuntza-lana (inprobisazioa, espazioaren definizioa edo ideien bilaketa).
Matrikulak formalizatzea eta baldintzak
Hautatutako ikasleei urriaren 7an abisatuko zaie posta elektronikoz, eta, une horretan, matrikulazioa formalizatzeko beharrezko urratsen berri emango zaie. Lehentasuna izango dute Bilbon erroldatutako pertsonek, eta oreka bilatuko da gizonen eta emakumeen arteko taldeetan. Gainera, lehentasuna emango zaio euskarazko taldeak sortzeari.
Aurretik izena eman dutenen kopurua nahikoa ez bada, dagokion ikastaroa ez egitea erabaki daiteke eta interesdunei horren berri emango zaie. Behin matrikula egin eta zenbatekoa ordainduta, tailerra bertan behera utzi ezik, ez da diru hori bueltatuko.
Ikastaroan onartutakoen eta itxaron-zerrenden zerrendak BilbaoEszenan eta udal webgunean kontsultatu ahal izango dira.