Lazkaoko San Prudentzio jaietan 10 eta 14 urte bitarteko haurrentzako bazkaria egingo da. Apirilaren 29an izango da, plazako pilotalekuan. Bazkarian parte hartzeko aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago. Apirilaren 4a izango da izena emateko azken eguna.
Bazkariak 10 euroko prezioa du. Menuari dagokionez, arroza oilaskoarekin eta txokolatezko euskal pastela eskainiko dira. Ogia eta ura ere izango dira. Alergiak eta elikadura-intolerantziak kontuan izango dira. Beharrezkoa den alternatiba eskaini ahal izateko, Lazkaoko Udalak izena ematerakoan adieraztea eskatzen du.
Bazkaria 14.00etatik 16.00etara bitartean zerbitzatuko da. Tarte horretan haurrek eta gazteek begiraleen zaintza izango dute.
Izen-ematea Udaletxean egin behar da, aurrez aurre; astelehenetik ostegunera 08.00etatik 17.00etara eta ostiraletan 08.00etatik 15.00etara.