Gipuzkoa

Lazkaotik Santa Marina gailurrera, igandean

Amalur Elkarteak herri guztiarentzat mendi-irteera antolatu du. Ostirala izango da izena emateko azken eguna
Un grupo de montañeros en una foto de archivo.
Un grupo de montañeros en una foto de archivo.

Herri guztiarentzat irekia izango den mendi-irteera antolatu du Lazkaoko Amalur Elkarteak. Urbasa mendilerroko Santa Marina gailurrera joango da taldea. Ibilaldia igandean izango da, Lazkaotik 08.00etan abiatuta.

Itzala tabernan talde osoa elkartu eta autoz Iturmendira gerturatuko dira mendizaleak. Bertatik hasiko da oinezko ibilbidea: 12 kilometro ingurukoa eta 600 metroko desnibelarekin. 

Gainera, Iruaitzeta izeneko haitz ikusgarria bisitatuko du taldeak, Santa Marinara igo aurretik, 1.068 metroko garaieran dagoen gailurrera. Bertan ermita bat eta bi aterpe daude.

Jaitsiera Urdiain aldetik egingo da, handik Iturmendira itzuliz. Lazkaora buelta 13.15ak aldera aurreikusten du Amalur Elkarteak.

Mendi-irteera honetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, amalur.me@gmail.com helbidera idatziz edo 679 83 68 33 zenbakira deituz. Ostirala izango da izena emateko azken eguna.

2025-04-03T19:12:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo