Bizkaia

Lea-Artibaiko negozio-ideia onenek saria eskuratu dute

Ekintzaile onenen artean 8.500 euro banatu ditu Leartibai Fundazioak
Eskualdeko negozio-ideia onenek saria poltsikoratu dute aurtengoan.

Ondarroako Kofradia Zaharrak iragan den ostiralean hartu zituen aurtengo Leartibai Sariak, “eskualdeko ekintzaileen lana saritu, ekintzailetzaren kultura zabaldu, eredu kooperatiboa bultzatu eta balio erantsi handiko enpresa berri-tzaileak bultzatzeko asmoz abiarazitako ekimena”. Orain arte urtero antolatu den Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren aurreko hamalau edizioei lekukoa hartzen die Leartibai Sariek, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Gaztedi programaren, Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkartearen eta Lea-Artibai eskualdeko 12 udalen lagun-tzari esker antolatzen dira. 18 izan dire lehiaketan aritu diren negozio-ideiak, eta hauen artean bost izan dira sarituak, modalitate ezberdinetan.

Bost izan dira sariketan izandako kategoriak, bakoitzak bere irabazlea izan duena. Negozio-ideia berritzaileen artean, aurtengo edizioan Ondarroako Gregore Lugak Ondarroan zuzendutako Gmao ingenieritza izan da onenan, 2.000 euro eskuratuz. Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresen kategorian, Berriatuko Denetarik denda izan da irabazle, beste 2.000 euro poltsikoratuz. Kooperatiba ereduko negozio ideien artean irabazle suertatu dena Opela kooperatiba elkartea izan, Markina-Xemeinen kokatutako erakundea. Eta gazteen negozio-ideia onenen artean Berriatuko Ametslan suertatu da garaile, 2.000 euroko erosketa bonu bat eskuratuz. Azkenik, emakume ekintzaileari aipamen berezia –500 euro eta eskualdeko produktuekin osaturiko Hamen Bertokoa otzara jasoz– Ondarroako Nare Design izan da. “Leartibai Sarien lehenengo edizio honetara guztira 18 proiektu aurkeztu dira, 2021-2022 epealdian Lea-Artibai eskualdean martxan jarritako negozioak edo 2023an abiatzeko asmoa dutenak, hain zuzen”. Lehiaketak helburu hauek zituen: “Lea-Artibaiko ekintzaileak omentzea, eskualdean lanpostu berriak sortzea eta emakumeen, gazteen eta, oro har, herritarren artean ekintzailetza sustatzea”.

Leartibai Fundazioa Lea-Artibai eskualdearen garapenarekin “konprometitua” dagoen erakundea da bere misioetako bat negozio berriak sustatzea izanik. “Horrela, orain arteko lehiaketa ereduan 200 proiektutik gora aurkeztu dira. Guztira, edizio guztietan 42 proiektu saritu dira eta 86.000 euro banatu dira sarietan. l

Ekintzailetza

Enpresak lagunduz. Laguntza ekonomikoaz gain –8.500 euros banatu dira lehiaketan–, irabazleek beste abantaila batzuk ere izango dituzte: “Lea-Artibai Berrikuntza Gunean dagoen Enpresa Haztegian kokatzeko lehentasuna eta Leartibai Fundazioak kudeatzen dituen programa ezberdinetan parte hatzeko erraztasuna izango dute”. Antolatzaileek azaldu dutenez, “gainera, negozio-ideiaren garapenean eta azelerazioan aholkularitza jasoko dute fundazioko ekintzailetza-teknikarien eskutik”.

Etiquetas
20/12/2022