25 urte betetzen ditu aurten Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako martxak eta inoiz baino une beharrezkoagoan ospatuko da, hain zuzen ere, migratzaileen krisia gogor astintzen ari delako gizartea.
Gipuzkoako Kale Nagusian martxari buruz hitz egin dugu Imanol Legardarekin, SOS Arrazakeriako bozeramailearekin. Aurten mugetan gertatzen ari diren kontrol ilegalak salatu nahi izan dituztela adierazi digu eta, horren isla ekitaldiaren leloa da: Pasa.
Sandra Fernándezek, Usandizaga zentroko beste kideekin batera, garatu du martxaren komunikazio kanpaina eta, horiek horrela 'Pasa' hitza aukeratu zuten lelo modura, euskaraz eta gazteleraz ulertzen delako eta helburua mugan dauden pertsonak pasatzen ustea delako.