Buscar
Gipuzkoa

Legorreta | Euskal Herriko lehen bizikleta parke urbanoa, Legorretan

Xendapedalak bizikleta parke urbanoa eraikitzen. Argazkia: N.G.
Xendapedalak bizikleta parke urbanoa eraikitzen. Argazkia: N.G.

Legorreta – Legorretako Udalak Xendapedalak bizikleta parke urbanoa eraiki du udalerrian. Euskal Herriko lehen Bike Park-a da eta gaur zabalduko ditu ateak.

3.500 m2-ko azalera duen parkea, adin eta maila guztietako herritarrei zuzenduta dago, hiru urtetik aurrerako haurretatik hasi eta BMX, XC, enduro, jauzi zein jaitsiera modalitateak lantzen dituzten goi mailako kirolarietaraino. Profil guztietako erabiltzaileentzat egokia da Xendapedalak.

Legorretako Bike Park-ak sei gune ditu: 400m2-ko Pump Track edo bultzada ibilbidea, 250 m2-ko Skill Park edo oreka gunea, 150 m2-ko haurrentzako gunea, 1.000 m2-ko Dirt Jump edo saltoen gunea, 350 m2-ko Rock Garden edo harrien lorategia, eta 500 metroko MTB ibilbidea.

Bertan, haur eta nerabeentzako eskolak eskainiko dira uztailetik aurrera. Gainera, maila altuko txapelketak ere antolatuko dira, beste hainbat ekitalziez gain.

Euskal Herriko lehen bizikleta parke urbanoa denak txirrinduak garbitzeko aukera eskainiko du. Bestalde, atseden hartzeko gunea ere badu parkeak.

Inaugurazioa Xendapedalak bizikleta parke urbanoak gaur biziko du bere irikiera ekitaldia. 17.00etatik aurrera zabalduko ditu ateak eta bertan Nahia Polo izango da, mendi bizikletako modalitatetean brontzea lortu zuen 2020ko Espainiako txapelketan. Hegoi Ado ere inaugurazioan egongo da, mendi bizikleta instalazioen diseina-tzailea dena.

2021-07-16T13:40:03+02:00
En directo
Onda Vasca En Directo