Uda honetan ikusi dugun moduan, eraso homofobo eta arrazistak gertatu dira Euskadin. Jarrera horiek ezin dira onartu eta, horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak hezkuntzan eta balioetan oinarritutako formakuntza eskainiko du lurraldeko hainbat institututan Aniztasunetik Eraikiz programaren bitartez.
7 ikastetxeetako ikasleak gertutik ezagutuko dituzte intolerantzia pairatu dutenen testigantzak, eta hiru urtez, programa oso baten baitan, aniztasunaren inguruan hausnartuko dute.
Froga-piloto bat izango da Aldundiarentzat, hala adierazi du Gipuzkoako Kale Nagusian Ion Gambrak, Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko foru zuzendariak, baina aurretik egindako ekimenen ezagutza bildu dute. Aurretik egindako ekintza horietan parte hartu zuen, besteak beste, German Ugarte, zeinekin hitz egin dugun.