Actualidad

Lekeitiarrak San Antolin ospatzen ari dira ¿zuk ere ondo pasa nahi?

Ander Aldazabal alkatea Onda Vascan izan da aurtengo jaien gakoak azaltzen

Atzoko txupinazoarekin eta kuadrilen jaitsierarekin eman zitzaien hasiera Lekeitioko jaiei. Herritarrek gaur egun handia dute San Antolin patroiaren omenez, eta gu ere euren festan murgildu nahi izan dugu. 

Ander Aldazabal alkatea Onda Vascan izan da gaurko egunaren nondik norakoak kontatzeko. Berarekin aurtengo jaien egitaraua errepasatu dugu eta herrira hurbildu nahi dutenentzat aholku baliagarri batzuk eman ditugu. Hurrengo astearteko Antzar Eguna izango da, urteroko legez, egunik jendetsuena. 

01/09/2023