Ixone Sádabak Escala 1:1 erakusketa aurkeztu du Bilboko Azkuna Zentroan. Otsailaren 6an Carles Guerra komisarioarekin batera aurkeztu zuen espaziorako espreski pentsatua izan den erakusketa. Egun horretatik aurrera, ikusgai dago ikerketa baten ondorioa izan den emaitza.
Argazkiak izan dira ikerketa horren euskarria, eta Lemoizko zentral nuklearra izan da objektua. Zentralaren ondare materiala, sinbolikoa eta politikoa bildu ditu argazkien bidez. Argazkien izaeran gordetzen du erakusketak xarma, izenak aurreratzen duen bezala, Ixone Sádabak eraikuntzaren zati ezberdinak benetako tamaina erakutsi baititu.

Bilboko Azkuna zentroan dago ikusgai Ixone Sádaba artistaren erakusketa.
Erakusketa bihurtu zen ikerketa
“Lemoizko zentral nuklearraren arrastroei buruzko argazki saiakera da hau”, aipatzen du artistak. 2020. urtean hasi zen proiektu honekin, eta artistak azaldu bezala, 2024an bukatu zuen, urte bateko geldialdia kontuan hartuta.
Erakusketak bi protagonista ditu. Lehenengoa, noski, zentral nuklearra. Sortzaileak argazkigintzaren bidez ikertu du Lemoizko eraikina. Berak zehazten duen bezala, eraikinaren “aurriak” dira benetako protagonistak. Beste alde batetik, bigarren protagonista: argazkigintza bere horretan. “Ikusi nahi izan dut zein izan den argazkigintzaren papera suntsipenean oinarritutako aurrerapenaren ideia hau justifikatzeko eta gauzatzeko orduan, suntsiketaren bidezko aurrerapenean. Gaur egun badakigu porrot egin duen aurrerapen-ideia bat dela, botereari eta kapitalari lotuta”, azaldu du Sádabak.
Erakusketan aurkituko dugun argazki motak berezitasun bat du: “Historia garaikidean horrelako proiektuei oso lotuta dagoen argazki mota bat da”. Sádabaren erakusketan, hurbilketa materiala, sinbolikoa eta politikoa planteatzen da, eta egileak zehazten duen bezala, erakusketa bera da, argazkien bidez, hurbilketa hori sortzen duena. “Murgiltze-erakusketa bat da, argazkilari-tzari esker eta, aldi berean, ikertzen eman ditudan lau urteei esker”, argitu du. Egileak azaldu du legatuak hor daudela, eta norberak ikusi behar dituela erakusketaren bidez: “Egin ezin dena urruntze bat da, ezin dira legatu horiek gaitik atera”, azaldu du.
Bertikaltasuna
Erakusketa osatzen duten osagaien artean, laurogeita hamar inprima-tze fotografiko aurkituko ditugu, 2021 eta 2024 urteen artean ekoiztutakoak. Egileak planteatzen dituen hurbilketen artean, hau izango litzateke lehenengoa. Argazki horiek hasiera eman behar zioten ikerketari eta egileak piztu nahi zuen eztabaidari, eta hormigoizko eraikin handi horretan gorpuztuta zegoen adierazi beharreko hori.

Bilboko Azkuna zentroan dago ikusgai Ixone Sádaba artistaren erakusketa.
“Iberdrolak duen zentral nuklearraren irudi-artxiboa bisitatzen ari nintzela, 5.000 irudiz osatutakoa, aldi baterako eraikita egon zen begiratoki honen irudi batzuekin topo egin nuen”. Sádaba erakusketaren beste elementu bati buruz ari da, Lemoizko zentral nuklearrak utzitako arrastroei begira dagoen plataforma bat, begiratoki funtzioa betetzen duena. Lemoizko zentral nuklearrean eraikita egon zen ere, “mekanotuboz”, eta begiratoki horrek helburu bat betetzen zuen eraikita egon zen bitartean: Kadaguako Kondeak, Pedro de Careagak, orduan Iberdueroko zuzendaria zenak, obra bisitatu ahal izatea.
Izan ere, erakusketan bertikaltasunari buruz hitz egiten du begiratokiak, “maila guztietan aurki daiteken bertikaltasunari buruz”, bai argazki erakusketan, bai proiektuaren ikusgarritasunean, baita “ETAren ekintza borti-tzetan ere”, ziurtatzen du. Sádabak azaldu duenez, ETAren lehen lehergailuak langileen jangelan jarri ziren. Geroago, ekintza horien ikusgarritasuna handituz joan zen, azkenean Ryan eta Pascual Múgicaren hilketetara heldu arte, zehaztu du Sádabak.
“ETA bera konturatu zen ikusgarritasunean eskala bat zegoela, eta horrek bertikaltasuna dakar”, gaineratzen du egileak. Bertikaltasuna ez da horretara bakarrik mugatzen, Lemoizen eraikuntza barne hartzen du, baita argazkigintza bera ere.
Azaldutako lehenengo hurbiltze hori eta begiratokiak ez dira erakusketaren elementu bakarrak: Bilboko Azkuna Zentroan aurkitzen diren elementu guztiek garrantzi berdina daukate, guztiek eraikitzen baitute erakusketaren osotasuna.
Eztabaida, bakoitzaren esku
Sádabak baieztatu du ez dela bere helburua izan eztabaida piztea; edo, ez gutxienez, hori gidatzea. Erakusketa “artistiko” bezala definitu du, eta pertsonengan sorraraziko duen eragina ez du ezagutzen: “Hortik haratago doan zerbait da”.

Bilboko Azkuna zentroan dago ikusgai Ixone Sádaba artistaren erakusketa.
Argazkigintza izan da neurri berean sortze moldea eta esposizioaren protagonista: “Erakusketa ez da bakarrik Lemoizko zentral nuklearraren ingurukoa”, baizik eta argazkigintzari buruzkoa ere bai.
Hala ere, artistaren hitzetan hori guztia obran bertan aurkitzen da, obra berak bere izateko zergatia azaltzen du. Izan ere, erakutsi eta hurbildu nahi diren legatuak bere baitan daude, argazkietan. Murgiltze-esperientzia bat da, eta elementu guztiek kon-tzeptuaren barruan duten zentzua azaltzen dute.