Lezamako Udalak udaletxeko beheko solairuetan doako erabilera anitzeko lau lokal berri egokitzeko lanak amaitu ditu, herritarrek eta elkarteek erabiltzeko edo udal ikastaroak antolatzeko (beste erabilera posible batzuen artean). Guztira, udalak 270.043,12 euro inbertitu ditu zerbitzu hori eskaintzeko, eta instalazio eta zerbitzu berriak ditu, hala nola egokitutako komunak, berogailua edo wifia.
Berritze-obra hauetan Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 105.316,82euros euroko dirulaguntza ipini du. Espazio berri horretara sartzeari dagokionez, erabiltzaileak udaletxearen ezkerraldean dauden eskaileretatik edo Kultura Etxean dagoen igogailutik sartu ahal izango dira (bakarrik benetako beharra dutenentzat). Bestalde, udaletxe azpian kokatutako espazioak direla kontuan izanik, kokapen bikaina daukatela esan daiteke, izan ere, Lezamako erdigunean daude ezarrita. Areto berrietako bat 0 eta 3 urte bitarteko haurrek bakarrik erabiltzeko da. Familia-unitate bakoitzeko pertsona heldu bat sar daiteke umeei laguntzeko, eta monitorerik gabeko erabilera libreko zerbitzua da. Horrela, Lezamako Udalak 0 eta 18 urtebitarteko pertsonentzako udal ekipamenduak eskaintzen dizkie bere biztanleei, espazio berri hau kontuan hartuta (0-3), Ludoteka (4-8 urte), Gaztegunea (9-13 urte) eta Gaztelekua (14-18 urte).
Gainera, udaletxe etxebeetako gelen pasabide amaieran espazio berri hauek Gaztelekuarekin lotzen dituen ate bat dago, mugikortasun urriko pertsonei egokitutako komunen alboan. Horrenbestez, ekipamendu hauetako bi elkarrekin lotuta daude.
Gela honetako giltza eskuratu nahi duten familiek (giltza bana familia bakoitzeko) udaletxean bertan eskatu beharko dute eta 3,5 euroko kostua ordaindu. 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako gela horrek ordutegia izango du astelehenetik ostiralera 16:00etatik 19:00etara, eta larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Gune berri horiek erabili nahi dituzten pertsonek edo elkarteek erreserba egin dezakete, idatziz, udal-bulegoetan.