Gipuzkoa

Lezo jaietarako prest dago: Mendekosteak hemen dira

Maiatzaren 17tik 19ra bitartean ospatuko dira jaiak herriko txoko eta plazetan
Lezo jaietarako prest dago: Mendekosteak hemen dira
Escuchar
00:50

Festa giroa sentitzen da Lezon, Mendekosteak ospatzen hasteko egun bakarra falta baita, hain zuzen ere, jai giroa izango delako nagusi maiatzaren 17tik 19ra bitartean.

Mendekosteek ostiral honetako arratsaldeko 17:45ean egingo dute eztanda, Zabarre eta Maria Labaien pertsonaien porturatzearekin batera. 19:00etan udaletxera iritsiko da bikote xelebre hori eta Pirata Txikiek pregoia irakurriko dute balkoitik, festei hasiera emateko. Gainera Lau Katu txaranga, afari autogestionatua eta Itzal taldearen erromeria egongo da lezoarrek goza dezaten.

Guztira 30 jarduera egingo dira eta horiek haurrei zuzenduko dira, gehienbat, Mendekosteak guztientzako jaiak izan daitezen. Horiek horrela, hauxe da jaien egitaraua:

Maiatzaren 17an, ostiralean:

  • 17:45: Zabarre eta Maria Labaieni ongietorria kaian. Murixkaren Agurra.

  • 19:00: Zabarre eta Maria Labaienen iritsiera udaletxeko atarira. Jarraian, Pirata Txikiek hasiera emango diote jaiari pregoiaren irakurketarekin udaletxeko balkoitik. Murixkaren Agurra, buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Txistulari Taldearekin.

  • 19:15: Lau Katu txaranga, Gurutze Santuaren plazatik hasita.

  • 21:00: Herri afari autogestionatua, Gurutze Santuaren plazan.

  • 23:00: Erromeria Itzal taldearekin, Karlos Saldise plazan.

Maiatzaren 18an, larunbatan:

  • 09:00: Motozaleen elkarretaratzea, Itzel kafetegiaren ondoan. Jarraian abiatuko dira.

  • 09:30: Diana eskualdeko dultzaineroekin.

  • 10:30: Artista egun batez haurrentzako tailerrak, Karlos Saldise plazan.

  • 12:00: Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Txistulari Taldearekin, Bekoerrota kiroldegitik abiatuta. Jarraian, Bidasoko eta Lezoko erraldoien topaketa, Gurutze Santuaren plazan.

  • 12:00: XX. mende hasierako erromerien dantzak herrian zehar.

  • 13:00: Tomas Garbizu Lezoko Musika Eskolako bandaren kontzertua eta Lezoko Dantzazaleen emanaldia, Gurutze Santuaren plazan.

  • 16:00: Truk txapelketa, Tiñelu elkartean.

  • 16:30: Euskal TikTok dantzak, Gurutze Santuaren plazan.

  • 17:30: Arkirun Klubeko pilota eskolako finalak Josetxo Etxandi pilotalekuan.

  • 18:30: Hamarru elektrotxaranga herritik zehar, Karlos Saldise plazatik abiatuta.

  • 18:30: Sukaldaritza lehiaketa Goiko plazan.

  • 18:30: Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Txistulari Taldearekin, Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.

  • 19:00: Aiton Bordaren eskutik FlashMob, Gurutze Santuaren plazan.

  • 19:30: Haurrentzako berbena Revoltijo taldearekin, Gurutze Santuaren plazan.

  • 22:30: Zezen suzkoa, Gurutze Santuaren plazan.

  • 23:00: Techno gaua, Gurutze Santuaren plazan.

  • 23:30: Kontzertuak, Karlos Saldise plazan: Raimundo el Canastero, Etxepe eta DJ Fresa Morango.

Maiatzaren 19an, larunbatan:

  • 09:30: Diana eskualdeko dultzaineroekin.

  • 11:00: Jolasak: Abentura pirata, Karlos Saldise plazan.

  • 11:00: Gazte sortzaileen azoka, Karlos Saldise plazan.

  • 12:00: Herri kirolen erakustaldia, Gurutze Santuaren plazan. Onintze Zumeta eta Lierni Osa harria jasotzen; eta Arkaitz Etxebeste eta Aratz Mugerza aizkoran.

  • 12:30: Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Txistulari Taldearekin, Karlos Saldise plazatik abiatuta.

  • 17:00: Altxorraren bila. Irteera Gurutze Santuaren plazatik. Jarraian, egurrezko jolas erraldoiak, Gurutze Santuaren plazan.

16/05/2024