Gipuzkoa

Lezok baserritarren lana goraipatu du santakrutzetan

Lezok baserritarren lana goraipatu du santakrutzetan

Ganadu feria. Lezoko Santakrutz jaien baitan, atzo baserritarren eguna ospatu zen. Goizean, ganadu feria (irudian) eta idi-dema, bi urteko etenaren ondoren pandemiarengatik, itzuli ziren Goiko plazara eta probalekura. Eguerdian baserritarren bazkariak egon ziren Ixkulin eta Tiñelu elkarteetan. Ostean, gazteentzako herri kirolak antolatu ziren eta idi-demen bigarren saioa egin zen. Arratsean bertso emanaldia programatu zuten. Festak igandera arte luzatuko dira, egun indartsuena, ekitaldi gehien egingo diren eguna, larunbata izanik. Argazkia: A.M.

17/09/2022