Pasa den urteko uztailean eraberrituta ateak berriz ireki zituenetik, Elizondoko Txokoto tabernan astero ekitaldi kultural ezberdinak antolatzen ari dira, musika emanaldiak, liburu aurkezpenak, solasaldiak, poesia errezitaldiak…kultur adierazpide desberdinez osaturiko eskaintza oparoaren baitan, igandean liburu mikroazoka antolatu zuten. aspalditik buruan zuten ideia gauzatuz. Egun osoa zehar, taberna parean dagoen Braulio Iriarte karrikan 9 argitaletxe eta dendek beren salmahaiak ageretu zituzten, eta eguraldi ona lagun, jendetza hurbildu zen liburu mikroazokako liburuak ikusi, horien inguruan solastatu edota erostera. Muga, Walden, Re-Read, Kaxkamelon, Maiatz, Balea Zuria, Pamiela, Sare Antifaxista eta Dragon Comicsen eskaintza anitzak bisitariak asebete zituen.
Navarra
Liburu mikroazoka arrakastatsua Elizondon
Txokoto tabernak antolatuta, 9 argitaletxe eta dendek parte hartu zuten