Apirilaren 25ean ospatuko da Liburuaren Nazioarteko Eguna eta Donostian hainbat ekintza egingo dira egunean zehar data ospatzeko goizeko 9:15etatik 20:30era bitartean.
Gipuzkoa Plazan hiriko 12 liburutegietako postuak egongo dira, zeinetan liburuan %10eko deskontuarekin erosi ahalko diren, gainera, erosketa bakoitzarengatik bonuak oparituko dira zeinen bitartez liburuak eta %5 deskontuak irabazi ahalko diren.
Ekintzak
10:30ean ekingo zaio Ibilaldi literarioari, aurten Luis Martín-Santos izango da protagonista, bere jaiotzaren mendeaurrena ospatzen baita 2024an. Javier Mina idazleak ibilbide literario bat egingo du Tiempo de silencio liburuaren egilearen arrastoei jarraituz. Parte hartzeko eskaera egin behar da alderdiederliburutegia@donostia.eus-en.
Eguerdiko 12:00etan, Harkaitz Cano izango da Gipuzkoa Plazan, bera baita aurtengo edizioko idazle gonbidatua. Liburuak sinatzen egongo da eta, bertan Itziar Ugarte kazetariak elkarrizketatuko du. Bere azken liburuak nabarmenduko dira: Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez, 2023koa, euskaraz, gazteleraz eta katalanez argitaratudena; Ulu egiteko bolondres bila, 2023koa; eta Ni ez naiz Mikel Laboa, 2022ko komikia.
13:45ean Luis María Jiménez de Aberasturik Javier Sadari, Donostia hiriko kronistari, elkarrizketa egingo dio.
17:30ean haurrentzako arratsaldeko ipuin kontaketa eskainiko du Ixabel Agirresarobek, Amona Tomaxa eta 2023. urtean Donostiako liburutegi sareko mailegu zerbitzuan liburu gehien hartu zituzten 10 haurrei emango zaie saria. Saritu bakoitzari 30 euroko txartel-bono bana emango zaio Donostiako liburu dendetan liburuak erosteko.
19:00etan, Liluratu! Irakurle taldeen gomendioak saio parte-hartzailea egongo da. Donostia Kulturako irakurketa klubeko gehienetan, azken hilabete hauetan irakurri dituzten liburuetatik bat aukeratu dute. Liburu horie artean, besteak beste, La Plaza del Diamante, Ni ez naiz Mikel Laboa eta Leonora daude, besteak beste.