Arrosak eta liburuak ikusten dira gaur kaleetan, Sant Jordi eguneko tradizioa hedatu egin da eta askok opari berezi hori egiten diete haien senide, bikote edo lagunei. Esan bezala, liburuak gaurko protagonista haien egunean: Liburuaren Nazioarteko Egunean.
Donostian, eguna dela eta, goizeko 9:15etik gaueko 20:00ak arte egingo dituzte ekintzak. Haurrentzat eta helduentzat izango diren proposamenak daude eta, ohikoa den bezala, azoka egongo da Foru Aldundiko arkupeetan, Gipuzkoa Plazan.
Azoka 12 salmahiez osatuta egongo da eta, liburuak ez ezik, interesatuek orri-markatzaileak eskuratzeko aukera izango dute. Bertan erosi ahal diren liburuak, gainera %10eko deskotua izango dute eta erosketa egiten dutenak txartela liburu baten zozketan sartuko dira. Saria %5eko deskontua bada, parte hartzen duten liburu-dendetan gastatzeko epea 2023ko maiatzaren 31n amaituko da.
Aurten, azokak idazle gonbidatua izango du: Eider Rodriguez. Eguerdiko 12:00etan, Oier Aranzabalek elkarrizketa egingo dio. MintzagaiaEraikuntzarako materiala liburua izango da. Hi! Idazle, tokia izango du azokan ere bai. Azken orduan, 19:00etan, literatura eta bertsolaritza lotuko dira. Nerea Ibarzabaleta eta Oihana Aranak esakinuko dutenbertso-saio literarioarekin.
Haurrentzako ekintzei dagokionez, goizeko 10:00etatik aurrera, Donostia Kulturako Youtube kanalean Ilargiaren soinekoa ipuina kontatuko du Lur Kortak. 11:00etan, 2-6 urte bitartekoentzat, Pantzart Taldeak Boli boli kalean saioa eskainiko du, paperezko txotxongilo, kanta eta poemekin. Hitz eta Pitz liburu jolasa antolatuko dute Asier Burguete, Joanes Etxebeste eta Lorea Intxaustik.
Bukatzeko, sari-banaketa egingo da eta 2022. urtean Donostiako liburutegi sareko mailegu zerbitzuetan liburu gehien hartu zituzten 10 haurrei emang odiete saria: 30 euroko txartel-bono bana emango zaie, Donostiako liburudendetan liburuak erosteko.