Lizar Begoña Madariaga (Sopela, 1996) idazlea eta Arte Ederretan graduatua da. 'Aro beilegia' (2020) eta 'Gepardo japoniarrak' (2022) poesia-liburuak argitaratu ditu. 2020an Bilbao Arte fundazioan lan egin zuen sormen egonaldi baten bidez, eta urte berean Donostia Kultura III. Poesia Lehiaketa irabazi zuen.
Lizar Begoñaren kultur gomendioak:
Abesti bat: Black Sea Dahu taldearen 'Affection' abestia
Musika talde bat: Lukiek talde mungiarra
Liburu bat: 'Erraiak', Danele Sarriugarterena
Antzezlan bat: 'Ez dok hiru', euskal musikaren historiari buruzko umorezko antzezlana. Patxo Telleria eta Mikel Martinezek interpretatua
Film bat: 'Tengo miedo torero' (Rodrigo Sepúlveda), Pedro Lemebelen izen bereko eleberrian oinarritutako filma. Pinocheten diktaduran girotua, trabesti eta gerrillari gazte baten arteko harremana ardatz duena. Liburua irakurri ostean filma ikustea gomendatuko nuke
Kultur espazio bat: Okela espazioa, Bilboko San Frantzisko auzoan. Testuinguru artistiko garaikidea ezagutarazteko espazioa, tokiko artista plastiko eta bisualen harremanak sendotzea helburu duena eta irabazi asmorik gabekoa