Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna den honetan Gipuzkoako Kale Nagusian Maider Usabiaga eta Irune Agirrerekin hitz egin dugu. Ikerlaneko zientzialariak dira eta txikiak zirenetek jakin izan zuten zientziarekin zerikusia izango zuen lanbidean arituko zirela.
Biek maite zuten matematika eta minoria izan arren, beti egin dute aurrera haien karreretan, batetik familia eta lagunen laguntza izan dutelako eta, bestetik lanean trabarik topatu ez dituztelako.
Usabiaga eta Agirrek adierazi digute Ikerlanen % 20 soilik dela emakumezkoa haien sektorean eta bidea ireki behar dutela, neska gehiago batzeko. Baina, lehendabizi zientzia erakargarria bilakatu behar da eta emakume ikerlarien inguruko estereotipoak hautsi.